Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa, EURASHEko Administrazio Kontseiluko kide izendatua

Atzealdea

Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa, EURASHEko Administrazio Kontseiluko kide izendatua

Nazioartea

Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa, EURASHEko Administrazio Kontseiluko kide izendatua

Jon Altuna, EURASHEko Administrazio Kontseilurako hautatu dute beste 8 lagunekin batera, 2021eko maiatzaren 19an ospatutako Batzar Nagusian

2021·05·28

$titulo.getData()


Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa, EURASHEko Administrazio Kontseiluko kide izendatu dute beste 8 lagunekin batera, 2021eko maiatzaren 19an Porton egindako Batzar Nagusian, 2 urteko agintaldirako.

Goi Mailako Irakaskuntzako Erakundeen Europako Elkarteak, hau da, EURASHEk, zientzia aplikatuetako unibertsitateak eta unibertsitate-eskolak ordezkatzen ditu.

EURASHEren misioa, Europan berrikuntza, kalitate handiko goi-mailako lanbide-hezkuntza eta erabiltzaileari zuzendutako ikerketa indartzea da, goi-mailako lanbide-hezkuntzako erakundeak ordezkatuz eta alderdi interesdunekin lankidetza eta elkarrizketa erraztuz.

EURASHE Patrasen (Grezia) sortu zen 1990ean. Irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartearen estatusa du Belgikako legediaren arabera (aisbl) eta honen idazkaritza Bruselan kokatuta (Belgika) dago.