Jon Altuna Enbaxadore Donostia izendatua biltzar eta ekitaldi profesionalak erakartzeko egin duen lanagatik
Jon Altuna Enbaxadore Donostia izendatua biltzar eta ekitaldi profesionalak erakartzeko egin duen lanagatik
Jon Altuna Enbaxadore Donostia izendatua biltzar eta ekitaldi profesionalak erakartzeko egin duen lanagatik
Donostia Turismoak eta Kursaal Elkarguneak sustatutako Enbaxadore programak 27 enbaxadore berri izandatu ditu

Donostia Turismoak eta Kursaal Elkarguneak sustatutako Enbaxadore programak, 27 Enbaxadore berri izendatu zituen atzo, biltzar eta ekitaldi profesionalak erakartzeko egin duten lanagatik.
Programa honen bidez, hiriaren ardatz estrategikoekin lerrokatutako topaketak erakarri eta antolatzea bultzatzen duten profesionalen funtsezko rola azpimarratu nahi da. Haiei esker, hiria nazioartean posizionatzen delako, talentua, ezagutza eta inbertsioa erakartzen direlako eta Donostian eta lurraldean eragina duen inpaktua sortzen delako.
Enbaxadoreak izendatzeko ekitaldian izan ziren besteak beste Jon Insausti, Donostiako alkatea eta Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategioetako foru diputatua.
Enbaxadore izandapena jaso zuten 27 pertsonen artean, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa den Jon Altuna Iraola dago, 2025eko (EU4DUAL) European Dual Higher Education Conference-en antolaketagatik. Honen baitan, EU4DUAL, The European Dual Studies University Partzuergoa osatzen duten herrialde desberdinetako 300 pertsona inguruk bisitatu zuten Donostia.
