Kirol jertse diseinu lehiaketaren ebazpena

Atzealdea

Kirol jertse diseinu lehiaketaren ebazpena

Jertse diseinu lehiaketa

Kirol jertse diseinu lehiaketaren ebazpena

14 ikaslek 32 diseinu ezberdin aurkeztu dituzte

2023·12·21

$titulo.getData()


Dagoeneko, badugu 2023-24 ikasturteko jertse diseinu irabazlea!
 
14 ikaslek aurkeztutako 32 diseinuak aztertu eta gero, MGEPko diseinuko irakasleek eta Kirol Zerbitzuko kideek eman dugu ebazpena. Diseinu irabazlea Naroa Erviti Goyeneche-k egindako diseinua izan da.
 
Hauek izan direlarik diseinuko departamentutik jaso ditugun azalpenak: Aurkeztu diren lanen artean gehien ezberdintzen den lana izatea positiboki baloratu dugu. Oso errepikakorra izan den "multikirol" kontzeptutik urrundu eta Jarduera Fisikoa eta Kirolari erreferentzia sotil bezain nabaria egiten dio. Ideia hau,  trazatu zuzeneko lauki formako patroi bidez irudikatu du, gaur egun modan dagoen joera estetiko bat jarraituz. Forma geometrikoen erabileran oinarrituta emaitza egoki bat lortu du eta "animal print" itxura sortuz gainera! Amaitzeko, serigrafia gauzatzerakoan lana gauzatzeko soluzio oso funtzionala garatu du. Zorionak egindako lanagatik!
 
 
Zorionak Naroa eta eskerrik asko denoi zuen parte-hartzeagatik! Otsailerako prest izango ditugu kirol jertseak!