Ezagutzaren transferentzia du ardatz ‘Jakingarriak’ aldizkariaren zenbaki berriak

Atzera

Ezagutzaren transferentzia du ardatz ‘Jakingarriak’ aldizkariaren zenbaki berriak

Jakingarriak

Ezagutzaren transferentzia du ardatz ‘Jakingarriak’ aldizkariaren zenbaki berriak

1985. urtean sortu zen Humanitatete eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak argitaratutako aldizkaria. Dagoeneko interneten dago eskuragarri 79. zenbakia.

2021·03·22

$titulo.getData()


Kalean da Jakingarriak aldizkariaren 79. zenbakia. Oraingoan, jakintzaren transferentzia du hizpide Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kaleratzen duen aldizkaria.

 

Eduki asko bildu ditu oraingo zenbakiak, esaterako, liburuen iruzkinak, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko transferenzia markoaren azalpenak, Ascensión Doñateri egindako elkarrizketa,Bigarren Hezkuntzan egiten den hezkuntza-berrikuntzaren trataerari buruzko azterlana, ahalduntzean oinarritutako aholkularitza berrikuntza prozesuetan gaineko artikulua edo zenbait transferentzia proiektuen adibide zehatzak.

 

Euskal Herri osoko ikastetxeetara bidaltzen da aldizkaria, dena dela, dagoeneko interneten dago denon eskura zenbaki berria: Jakingarriak 79: “Jakintzaren transferentzia”.

Argazkian, ezkerretik eskubira, aldizkariaren bultzatzailea: Jose Ramon Vitoria, Oxel Azkarate eta Iñigo Ramirez de Okariz.