Kalean da “Jakingarriak” urtekariaren zenbaki berria

Atzealdea

Kalean da “Jakingarriak” urtekariaren zenbaki berria

Jakingarriak

Kalean da “Jakingarriak” urtekariaren zenbaki berria

KoLaborategiak koordinatu du 78. zenbakia eta digitalizazioa du hizpide.

2020·01·23

$titulo.getData()


Urtero bezala, Jakingarriak aldizkaria argitaratu du Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Oraingoan, KoLaborategiko koordinaziopean eta Eraldaketa digitala hezkuntzan izenburuarekin, aldizkariak jorratzen du digitalizazioaren gaia. 

 

Izan ere, digitalizazioa da guztiok egunerokotasunean erabiltzen dugun terminoa, baina, sarritan, zehatz-mehatz jakin barik zeri egiten dion erreferentzia. Horregatik, zenbaki berezi honek digitalizazioa “zer den” eta “zer ez den” aztertu nahi izan du, betiere, hezkuntza esparrua kontuan hartuta.

 

Aldizkariariaren helburu dira  “digitalizazioari buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatzea” eta “pertsonenga zentratutako digitalizazio osasuntsu eta jasangarri baten ideia” sustatzea. 

 

Askotariko gaiak jorratzen ditu 78. zenbaki honek: ikaste analitikak, komunikazio kanalak, eportfolioa, Wikipediaren erabilera eta kultura digitala… Horiez gain, askotariko etapetan garatutako eta proposatutako lanak ere jorratzen dira bertan, hala nola esperientzia pilotuak eta kanpoko begiradak. Gainera, aldizkariak jasotzen ditu, aritu eta adituen sinadurez gain, elkarrizketak, erreportajeak eta hausnarketak.


Zenbaki berria dagoneko interneten dago denon eskura: Jakingarriak 78: “eraldaketa digitala hezkuntzan”