Itziar Garcia: “Bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian, bilakatzen gara gero eta konpetenteago”

Atzealdea

Itziar Garcia: “Bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian, bilakatzen gara gero eta konpetenteago”

Elkarrizketa

Itziar Garcia: “Bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian, bilakatzen gara gero eta konpetenteago”

Itziar Garcia ikertzaileak uztailaren 22an aurkeztu zuen naziarteko tesia Eskoriatzako campusean. "Students’ Digital Competence: Basque Secondary School Students’ Digital Competence Development Through Eki Educational Resource" ikerketak oso ongi kalifikazio lortu zuen. Egilearekin hitz egin dugu tesiari buruz.

2021·10·06

$titulo.getData()


Pasa den uztailaren 22an, "Students’ Digital Competence: Basque Secondary School Students’ Digital Competence Development Through Eki Educational Resource"  nazioarteko doktorego tesia aurkeztu zuen Itziar Garcia (Oñati, 1990) Eskoriatzako campusean egindako ekitaldian. Oso ongi kalifikazioa lortu duen tesiari buruz galdetu diogu ikertzaileari. 

 

Zer da Eki hezkuntza baliabidea?

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. EKI proiektua ikastoletan, 2013-2014 ikasturtean abiatu zen, DBH osora hedatuz sei arlotan: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika, Naturaren Zientziak eta Gizarte Zientziak. Proiektuak hezkuntza osoa eta integrala bideratzea du helburu nagusia eta, hori lortzeko, hainbat ezaugarri ditu. Laburbilduz, konpetentzien garapena du ardatz nagusia eta hori egoerei aurre eginez lortzen da. Denok dakigu konpetentzia eta ekintzailetasuna oso lotuta daudela, hau da, bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian, bilakatzen gara gero eta konpetenteago.

 

Zein ondorio atera dituzu? 

EKI ikasmasterialaren bitartez, konpetentzia digitalaren arlo batzuk (informazioa, komunikazioa eta edukien sorkuntza) askoz ere gehiago garatzen dira, beste batzuk baino (segurtasuna eta arazoen ebazpena). Kontuan hartu behar da, hau soilik, ikasmaterialaren analisiaren ondorioa dela, gero beste ezaugarri batzuk ere kontuan hartu beharko lirateke: irakaslearen jarduna, ikaslearen konpetentzia digitala, etab.

 

Zein lagin erabili duzu zure ikerketan?

Nire ikerketan, eduki analisian oinarritu naiz, hau da, EKI ikasmateriala bera aztertu dut eta konpetentzia digitalaren markoarekin loturak topatu ditut. Horren arabera, eta aurretik esan moduan, konpetentzia digital batzuk askoz ere gehiago garatzen laguntzen du ikasmaterialak, beste batzuk baino.

 

Zeintzu ikerketa bide berri irekitzen du ikerketa honek?

Orain, tesi hau, beste ikerketa batzuen bitartez, gehiago sakondu eta sendotu daiteke. Esaterako, oso interesgarria izango litzateke, ikastetxean edota, gelan hobe esanda, zer gertatzen den ikertu beharko litzateke, ikasleen konpetentzia digitala ere neurtuz. Horrela, argazki osoago bat edukiko genuke, konpetentzia digitalari dagokionez.