Kalean da euskarazko haur eta gazteentzako liburu gomendagarrien gida berria

Atzealdea

Kalean da euskarazko haur eta gazteentzako liburu gomendagarrien gida berria

IRAKUR GIDA

Kalean da euskarazko haur eta gazteentzako liburu gomendagarrien gida berria

Liburuxkak aztertu eta sailkatzen ditu 2019-2020 urteetan argitaratutako 343 liburu.

2021·09·29

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du Haur eta gazte literatura irakur gida 2019-2020.  Liburuxkak 102 orri ditu eta, bertan, haur eta gazteei zuzendutako 343 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

 

 

Gidaren azken zenbaki hau egiteko, haur eta gazte literaturarekin lotutako 13 lagunek hartu dute parte, tartean, liburuzainak, eskoletako irakasleak eta fakultateko adituak. Irakurle hauek izan dira, hain zuzen ere: Marina Etxegoien eta Arantzazu Ibarrondo (Oñatiko Udal Biblioteka); Laida Zubia (Bergarako Udal Biblioteka); Jasone Erostarbe (Legazpiko Udal Biblioteka); Olga Jauregi (Aramaioko Udal Biblioteka);  Oskar Loiti (Eskoriatzako Udal Biblioteka ); Gurutze Urrutia eta Edurne Urbiztondo (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskola); Itziar Murua eta Txaro Urrutia (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskolako irakasle ohiak); Ana Etxeberria (Eskoriatzako Luis Eceiza Herri Eskola);  eta Nerea Alzola eta Marikarmen Apraiz (Mondragon Unibertsitatea). 

 

Gidaren hitzaurrean dioten moduan, 2019-2020ko gida "talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du". Lan egiteko moduari dagokionez, zera diote: "2019-2020 urteetan euskaraz publikatu dena irakurri dugu, gure irakurketak kontrajarri  ditugu eta hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa eta gaiari ematen zaion tratamenduaren arabera, besteak beste, baloratu ditugu".  Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaie. Lanak adin desberdinen arabera sailkatuta daude.

 

1990. urtean hasi ziren Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatura gida kaleratzen (2001. urtetik, sarean). Proiektua elkarlanean egiten dute fakultateko arduradunek, Debagoienako udal liburutegiko eta ibarreko ikastetxeetako irakasleekin batera.