“Iparretarrak” liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Eneko Bidegain Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak

Atzera

“Iparretarrak” liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Eneko Bidegain Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak

Argitalpena

“Iparretarrak” liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Eneko Bidegain Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak

Eskoriatzako campusean egindako ekitaldian, elkarrizketatzaile lanak egin zituzten Irati Egibar eta Julene Etxauri Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek.

2021·02·19

$titulo.getData()


Atzo, otsailak 18, Iparretarrak liburuaren bigarren berrargitalpena aurkeztu zuen Eneko Bidegain Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak. Eskoriatzako campuseko Bibliotekan egindako aurkezpenean, parte hartu zuten idazleak berak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako Irati Egibar eta Julene Etxauri ikasleak elkarrizketatzaile lanetan. 

 

 

Aurkezpenean, liburuaren egileak azaldu zituen Iparretarrak talde armatuaren historia eta ibilbidea, eta Ipar Euskal Herrian erakunde horrek izandako eragina. Iparretarrak erakundea 1973an sortu zen eta 2000. urtean egin zuen azken ekintza armatua. Liburua eginda dago garai hartako protagonistekin izandako elkarrizketak ardatz hartuta. 

 

Iparretarrak liburuaren lehenengo edizioa 2007an kaleratu zen.

 

Argazkian, ezkerretik eskubira: Eneko Bidegain idazlea eta Irati Egibar eta Julene Etxauri ikasleak.