Adimen Artifizialaren ezarpena Goi Mailako hezkuntzako erakundeetan, aztergai Bilbao AS Fabriken
Adimen Artifizialaren ezarpena Goi Mailako hezkuntzako erakundeetan, aztergai Bilbao AS Fabriken
Adimen Artifizialaren ezarpena Goi Mailako hezkuntzako erakundeetan, aztergai Bilbao AS Fabriken
‘Etikoa eta fidagarria den Adimen Artifiziala jomugan: erronkak eta aukerak Goi Mailako hezkuntza erakundeetan’ jardunaldian parte-hartzaileek teknologia horrek unibertsitate-erakundeetan dituen erronken inguruan hausnartu dute.
Unibertsitateek Adimen Artifiziala modu etikoan nola txertatu dezaketen eztabaidagai izan da Bilbo AS Fabriken egin den "Adimen artifizial etiko eta fidagarrirantz: erronkak eta aukerak Goi Mailako Hezkuntzako erakundeentzat" jardunaldian.
Bi panelez, elkarrizketez eta hitzaldi batez osatutako programan zenbait gai aztertu dira; hala nola, teknologia horren inklusioa eta, eginbehar horretan, unibertsitatearen rola edota erakundeetan duen aplikazio etikoa izan dira mintzagai.
Lehen panelak adimen artifizialaren gobernantza nola egin daitekeen aztertu du. Magdiel Olivak (USAC) gidatutako elkarrizketan nazioarteko ikuspegi ezberdinak entzun ahal izan dira.
Laura Gonzalezek (Universidad Autónoma Nuevo León), Mario Solartek (Caucako Unibertsitatea. Kolonbia) eta Amadeo Argüellesek (Institutu Politekniko Nazionala, Mexiko) IAren gobernantzan lan egin ahal izango duen unitate espezializatu eta transbertsal bat sortzeko beharra planteatu dute. Panelistek azpimarratu dutenez, lan hori abiapuntutzat hartu behar da, baina kontuan izanda erakunde guztiak ez baitira errealitate beretik abiatzen.
Ondorengo elkarrizketa Virginia Rodesek gidatu du, eta Colin de la Higuerak (Nantes Université, Frantzia), Ainara Bilbaok (Mondragon Unibertsitatea) eta Amadeo Argüellesek (Institutu Politekniko Nazionala, Mexiko) parte hartu dute. Elkarrizketa horren galdera nagusia izan da ea erakundeak teknologia hori txertatzeko prest ote dauden. Ondorio nagusienetako bat izan da teknologiaren funtzionamendua ulertzeko prestakuntza eta alfabetatze sakonagoa behar dela.
Adimen Artifiziala esparru pedagogikoan
Jardunaldia, halaber, teknologia horrek esparru pedagogikoan duen aplikazioari buruzko hausnarketarako gunea izan da.
Amaia Arroyok (Mondragon Unibertsitatea) gidatutako panelean, Astrid Helena Gonzálezek (San Buenaventura Unibertsitatea, Kolonbia), Patricia Serranok (Nantes Université, Frantzia) eta Magdiel Olivak (USAC) ebaluazio-sistemak moldatzeko beharrarekin edo egiletza arduratsuan eragiteko beharrarekin lotutako erronkak planteatu dituzte. Panelean planteatu da teknologia horren integrazioa akonpainamendutik eta prestakuntzatik egin behar dela, eta ez kontrol hutsetik.
Miguel Moralesek (Galileo Unibertsitatea, Guatemala) itxi du jardunaldia. Adimen Artifiziala bezalako teknologia batek markatutako garai batean, etikaren garrantzia azpimarratu du.
Integrity-AI proiektua
AS Fabrik Bilbaon egindako jardunaldia Europako Batzordeak Capacity Building in Higher Education programaren bidez abian jarritako Integrity-AI proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen helburua Adimen Artifizialaren garaian osotasun akademikoaren kultura sustatzea da. Horretarako, erreferentzia-esparruak, tresnak eta jarraibideak eskaini nahi zaizkie, erakundeek Adimen Artifiziala modu etiko eta pedagogikoan txerta dezaten.
Jardunaldia osorik ikus daiteke esteka honetan.
Jardunaldiko argazkiak
