Ingeniaritzako promozio berrien graduazio ekitaldia ospatu genuen Kursaalen

Atzealdea

Ingeniaritzako promozio berrien graduazio ekitaldia ospatu genuen Kursaalen

DIPLOMA BANAKETA

Ingeniaritzako promozio berrien graduazio ekitaldia ospatu genuen Kursaalen

2025eko ingeniaritzako gradu, master eta doktorego promozioen diploma banaketa ekitaldia egin genuen Donostiako Kursaal Auditoriumean

2026·05·18

$titulo.getData()


Maiatzaren 15ean Donostiako Kursaal Auditoriumean egin genuen 2025eko ingeniaritzako gradu, master eta doktoregoetako gure 572 ikasleren diploma banaketa ekitaldia.

Ikasle guztietatik, 371 graduko tituludunak izan ziren, 186 masterretakoak eta 15 doktorego programetakoak.

Ekitaldian parte hartu zuten Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Juan Ignacio Pérez Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak; Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak; Maider Morras Arrasateko alkateak; Adur Ecenarro Ordiziako alkateak; Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak; Nekane Errasti Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari akademikoak; eta Iker Alberdi MGEPeko presidenteak.

Oso egun berezia izan zen bertaratutako guztientzat: ikasleentzat, senideentzat, irakasleentzat eta unibertsitateko langileentzat. Urtez urte emozio eta harrotasun handiz bizitzen dugun ekitaldia da, gure ingeniaritza promozio berrien egindako ahalegina, dedikazioa eta egindako bidea aitortzeko aukera eskaintzen diguna.

Ekitaldiak senideak, irakasleak eta erakundeetako ordezkariak bildu zituen, gure ingeniaritza promozio berrien ahalegina, konpromisoa eta ibilbide akademikoa aitortzeko.

Zorionak guztioi!

 

Ikusi hemen argazki guztiak