Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek AEIH kongresuaren 43. edizioan parte hartu dute Bilbon

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek AEIH kongresuaren 43. edizioan parte hartu dute Bilbon

KONGRESUA

Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek AEIH kongresuaren 43. edizioan parte hartu dute Bilbon

Ingeniaritza Biomedikoko Graduko eta Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sektoreko profesional eta enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dute Euskalduna Jauregian egindako kongresuan.

2026·11·09

$titulo.getData()


Azaroaren 5etik 7ra, AEIH kongresuaren 43. edizioa egin da Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadin antolatu den lehen aldian. Hitzorduak sektore biomedikoko profesionalak, adituak, enpresak eta ikasleak bildu ditu, arloko azken berrikuntzak eta erronkak partekatzeko.

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko hirugarren mailako eta Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleek kongresuan parte hartu zuten azaroaren 6an. Bisitari esker, sektorearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta arlo biomedikoan garatzen ari diren teknologia eta irtenbide berritzaileetara hurbiltzeko aukera izan zuten.

Kongresuaren programak mahai-inguruak, hitzaldi espezializatuak eta poster zientifikoen saioak bildu zituen. Horrez gain, sektore biomedikoan jarduten duten hainbat enpresak erakusmahaiak jarri zituzten, beren jarduera, produktu eta garapen teknologikoak aurkezteko.

Mondragon Unibertsitatearen presentzia kongresuan

Ikasleen parte-hartzeaz gain, Mondragon Unibertsitateko hainbat ordezkarik ere izan dute zeregina kongresuan. Unai Ayala, Ingeniaritza Biomedikoko Graduko eta Teknologia Biomedikoen Masterreko irakaslea eta DUAL koordinatzailea, kongresuaren batzorde zientifikoko kide izan da.

Bestalde, Mikel Alvarez Mondragon Unibertsitateko presidente ohiak ere parte hartu du, «Impulsar la gestión de la transformación» izeneko mahai-ingurua moderatuz.

Esperientzia honen bidez, ikasleek sektore biomedikoko eragileekin harreman zuzena izateko, beren ezagutzak zabaltzeko eta etorkizuneko lanbide-eremua gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, unibertsitatearen eta sektore profesionalaren arteko lotura indartzeko balio izan du hitzorduak.