Informazio saioa Lit masterrari buruz: “Ikaskuntza-esperientzia berritzaileak diseinatu eta erraztu nahi dituzu?”

Atzealdea

Informazio saioa Lit masterrari buruz: “Ikaskuntza-esperientzia berritzaileak diseinatu eta erraztu nahi dituzu?”

Lit masterra

Informazio saioa Lit masterrari buruz: “Ikaskuntza-esperientzia berritzaileak diseinatu eta erraztu nahi dituzu?”

Ekainaren 16an, online eskainiko den saioa, 18:00etan hasiko da. Irekita dago izen-ematea.

2021·06·15

$titulo.getData()


Ekainaren 16an, arratsaldeko 18etan, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrari (Lit) buruzko informazioa eskainiko dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak

 

Ordubeteko saio horretan, antolatzaileek azalduko dituzte erraztaile profilaren konpetentzia garrantzitsuenak eta gainbegiratuko dituzte masterraren ezaugarriak eta helburu nagusia: prestatzea profesionalak erraztaile lanbide berrian, alegia, ikaskuntza-esperientzia berritzaileak diseinatu eta errazteko gai izango diren profesionalak.

 

Informazio saioa irekia da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.