“Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea” ikastaro exekutiboa apiriletik ekainera izango da

Atzealdea

“Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea” ikastaro exekutiboa apiriletik ekainera izango da

IKASTAROA

“Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea” ikastaro exekutiboa apiriletik ekainera izango da

40 urteko ikastaro hau euskal enpresetako profesionalei dago zuzenduta eta 4gunek ipini du martxan hainbat euskal unibertsitate eta zentro teknologikorekin elkarlanean.

2024·02·16

$titulo.getData()


4gune klusterraren upskilling programa berria 2024ko apiriletik ekainera bitartean emango da eta Euskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.

Prestakuntzaren helburua da euskal enpresetako profesionalei (kudeaketako profilei eta bitarteko postuei) kualifikazio praktiko eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimenduna bultzatzen laguntzeko tresnak eskura ditzaten. Abangoardiako teknologien ezagutza jorratuko da, bai eta lehiakortasuna bultzatzeko datuen analisia ere, eta, horretarako, alderdi hauetan jarriko da arreta: erabakiak hartzea, lidergoa, kudeaketa eraginkorra, baliabideen mobilizazioa eta estrategia.

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatearen, IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusaren, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren eta Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolaren eskutik emango da ikastaroaren irakaskuntza. Halaber, ikastaro exekutiboak euskal erakundeetako eta BRTA aliantza teknologikoko zentroetako adituen parte hartzea izango du kasu praktikoak eta arrakasta kasuak aurkezteko.

4gune izango da koordinatzailea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza buru izanik, Euskampus Fundazioaren laguntzarekin.

Izen ematea irekita

Ikastaro exekutiboan izena emateko azken eguna 2024ko apirilaren 9a izango da. Informazio guztia 4gune prestakuntzaren webgunean dago eskuragarri.

 

pdf

DESKARGATU DIPTIKOA