Goi-mailako hezkuntza eraldatzeko bidean: Labs4Change proiektuaren ekarpena berdintasunaren, aniztasunaren eta gizarte-berrikuntzaren alde

Atzealdea

Goi-mailako hezkuntza eraldatzeko bidean: Labs4Change proiektuaren ekarpena berdintasunaren, aniztasunaren eta gizarte-berrikuntzaren alde

Labs4Change

Goi-mailako hezkuntza eraldatzeko bidean: Labs4Change proiektuaren ekarpena berdintasunaren, aniztasunaren eta gizarte-berrikuntzaren alde

Goi-mailako hezkuntzak ezagutza transmititzeaz gain, gizartean benetako eraldaketa sustatzeko tresna ere izan behar du. Ildo horretan, Europar Batasunak kofinantzatutako Labs4Change – Social Innovation Labs for the Promotion of Equality, Diversity and Non-Discrimination in Higher Education Institutions proiektuak, azken 23 hilabeteotan, lankidetzan, ikaskuntza partekatuan eta berrikuntza irekian oinarritutako sare bat eraiki du goi-mailako hezkuntza-erakundeen artean. Egindako lanari esker, generoarekin lotutako egiturazko desberdintasunei aurre egiteko bideak sustatu dira, eta ikaskuntza-ingurune anitzagoak, irisgarriagoak eta inklusiboagoak garatzen lagundu du

2026·07·27

$titulo.getData()


Online prestakuntza, beharren diagnostiko parte-hartzaileak eta Living Lab edo berrikuntza-laborategi biziak uztartuz, Labs4Change proiektuak erakutsi du erakundeetan benetako aldaketa instituzionalak sustatzea posible dela, baldin eta ikaskuntza praktikoa eta justizia soziala ardatz duen pedagogia prozesuen erdigunean kokatzen badira.

Unibertsitateek, ikasleek eta tokiko eragileek elkarlanean egindako ibilbidearen ondoren, Labs4Change proiektuaren azken etapa hasi da. Orain arte lortutako emaitzak zabaltzeko eta sortutako ezagutza beste hezkuntza-komunitate batzuetara iristeko unea da, epe luzerako eragina izan dezan.

Aldaketarako gaitasunak indartzen

2811 gizarte-berrikuntzako aholkularitzak hainbat ekimen koordinatu zituen proiektuaren garapenean zehar, unibertsitateak  berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren inguruan dituzten gaitasunak sendotzeko.

  • Unibertsitateko langileentzako webinar sorta:
    Bost herrialdetako 33 eragile - irakasle, ikertzaile eta goi-mailako hezkuntzako profesionalek - prestakuntza espezializatua jaso zuten aniztasunari, inklusioari eta genero-ikuspegia txertatzen duten metodologiei buruz.
  • Beyond Gender Academy (1 ECTS / 24 ordu):
    Online prestakuntza-programa honek 219 aldaketa-eragile bildu zituen, tartean 169 ikasle eta unibertsitateko 47 langile. Lau astetan zehar, parte-hartzaileek generoaren, klimaren, ekonomiaren eta parte-hartzean oinarritutako ikuspegien arteko loturak aztertu zituzten, eta ondoren proiektuaren Living Lab ekimenak elikatu zituzten ideia berritzaileak garatu zituzten.

Diagnostiko parte-hartzaileak eta nazioarteko adituen sarea

Hurrengo fasean, hiru diagnostiko parte-hartzaile egin ziren proiektuaren bazkide ziren unibertsitateetan, Dinamia gizarte-berrikuntzako aholkularitzaren laguntzarekin. Elkarlaneko azterketa horiei esker, unibertsitate-komunitateetan inklusioari eragiten dioten egiturazko oztopo eta desberdintasun nagusiak identifikatu ahal izan ziren.

Diagnostikoari lotutako soluzio estrukturalak diseinatzen laguntzeko, hiru herrialdetako adituek osatutako nazioarteko sare bat sortu zen. Unibertsitateekin eta ikasleekin batera lan eginez, sare horrek testuinguru bakoitzera egokitutako irtenbideak elkarrekin sortu zituen,  genero-berdintasunean eta ikuspegi intersekzionalean oinarrituta.

17 Living Lab berrikuntza irekia sustatzen

Ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta kanpoko eragileek osatutako taldeek 17 Living Lab jarri zituzten martxan prozesu osoan zear.

ENoLLek honela definitzen ditu Living Lab-ak: “berrikuntza irekiko ekosistemak dira, non hainbat eragileek elkarrekin lan egiten duten ingurune errealetan irtenbideak probatu eta hobetzeko, eragin iraunkorra sortzeko helburuarekin”. Proiektuaren esparruan garatutako Living Lab ekimenek 177 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituzten; horien artean zeuden 85 ikasle, unibertsitateko 51 langile eta kanpoko 41 eragile.

Bazkide diren erakundeek garatutako Living Lab ekimenen adibide batzuk:

 

 

TU Dortmund University (Alemania)

  • Epe luzerako mentoretza-programa: Belaunaldi desberdinen arteko laguntza- eta ikaskuntza-harremanak sortzea helburu duen ekimena.
  • Berdintasun adierazleen barne-auditoria egiteko ekimena: ikertzaileei prestakuntza espezifiko baten bitartez  unibertsitateko berdintasun eta inklusio adierazleei jarraipena eta gainbegiratzea egiteko.

University of Thessaly (Grezia)

  • Campus Irisgarriaren Mapa: Campuseko oztopo fisikoak eta zentzumen-oztopoak identifikatu eta ezabatzeko helburuarekin modu parte-hartzailean diseinatutako tresna.
  • Ingeleseko Laguntza Akademikorako Programa ikasle migratzaile eta errefuxiatuentzat bideratuta: Ikasle horien hizkuntza-gaitasunak eta unibertsitateko inklusioa indartzea helburu duen programa.

Mondragon Unibertsitatea (Euskal Herria, Espainia)

  • Ikasleek gidatutako Zaintza eta Ekitate Prestakuntza Eredua: Ikasleen arteko ikaskuntza sustatzen duen eredua, genero-berdintasunaren eta zaintza-ikuspegiaren inguruan hausnarketa eta gaitasunak garatzeko.
  • Rol produktiboak eta erreproduktiboak (zaintza-lanak) aztertzeko tresna pedagogikoa: Ekintzailetza eta enpresa kooperatibei lan-karga ikusgarriak zein ikusezinak identifikatzen, ulertzen eta modu bidezkoagoan banatzen laguntzen dien tresna.

Nazioarteko aurrez aurreko topaketak

Proiektua Berlinen egindako partzuergoaren bilera batekin hasi zen, eta bertan bazkideek elkarlanerako konpromisoa ofizialki abiarazi zuten. Duela gutxiago, azken ekitaldia Volosen (Grezia) egin zen, eta ikasleak, ikertzaileak eta unibertsitateko profesionalak bildu zituen proiektuaren emaitzak, garatutako prototipoak eta sortutako eraginaren inguruko esperientziak aurkezteko.

Parte-hartzaileek Volos hirian ikuspegi feminista duen hiri-diagnostiko bat ere egin zuten, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza eskaintzen dien tokiko erakunde batekin batera berrikuntza irekiko saio batean parte hartu zuten.

Legatu praktikoa: Labs4Change metodologia-tresna

Proiektuaren emaitza esanguratsuenetako bat Labs4Change Methodology Toolkit da: goi-mailako hezkuntzan berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa sustatzeko, baita gizarte-berrikuntza bultzatzeko ere, diseinatu eta praktikan baliozkotutako 11 metodologien bilduma.

Metodologia bakoitza Living Lab ekimenen, konferentzien eta Beyond Gender Academy programaren jardueren bidez garatu eta frogatu da. Toolkit-a doakoa da eta eskuragarri dago proiektuaren webgunean. Horri esker unibertsitateek eta erakundeek beren erronka instituzionalei hobekien egokitzen zaizkien metodologiak aukeratu eta moldatu ditzakete.

Ezagutza-transferentziako eta komunikazioko jarduerek aurrera jarraituko dute uztaila eta abuztuan zehar, proiektuaren ikaskuntzak eta sortutako ebidentziak hezkuntza-komunitate berrietara irits daitezen eta etorkizuneko politika publikoen diseinuan lagundu dezaten.

Bat egin gurekin

Goi-mailako hezkuntza-sistema feministago, inklusiboago eta bidezkoago bat eraikitzeak aliantza sendoak eskatzen ditu.

Labs4Change Toolkit-a ezagutzera, Living Lab ekimenak arakatzera eta goi-mailako hezkuntza eraldatzeko konpromisoa duen gero eta sare zabalago baten parte izatera gonbidatzen zaitugu.

Bisitatu gure webgunea eta deskargatu Toolkit osoa gaur bertan: https://labs4change.org/en/toolkit/

Labs4Changeri buruz

Labs4Change Erasmus+ programaren bidez finantzatzen da, 2024-1-ES01-KA220-HED-000248544 Dirulaguntza Hitzarmenaren esparruan. Proiektua 2024ko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean garatzen da, Europar Batasunak kofinantzatutako 400.000 euroko aurrekontua du eta Espainia, Grezia eta Alemaniako erreferentziazko erakundeak biltzen ditu, desberdintasun sistemikoei aurre egiteko eta goi-mailako hezkuntzan praktika inklusiboagoak sustatzeko tresna eta esparru berritzaileak garatzeko.