IKERLANeko langileei proiektu kudeaketako mikrokredentzialaren diploma ematea
IKERLANeko langileei proiektu kudeaketako mikrokredentzialaren diploma ematea
IKERLANeko langileei proiektu kudeaketako mikrokredentzialaren diploma ematea
Mikrokredentzialaren ematea 3 hilabeteko trebakuntza-programaren amaiera da
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak eta IKERLANek Proiektuen Kudeaketan trebatzeko programa bat egin dute elkarrekin, eta, horren ondorioz, formakuntza jaso duten Ikerlaneko 13 langilek diplomak jaso dituzte. Programa hori bi erakundeen lankidetza estrategiko baten barruan kokatzen da, eta barruko talentua garatzea da honen helburuetako bat.
Azken hiru urteotan, proiektuen kudeaketako 5 ikastaro eman ditu Unibertsitateak Ikerlanekin. Amaitu berri den azken ikastaro hau martxotik ekainera bitartean egin da, eta saio dinamikoak, kasu errealen analisiak eta proiektuak planifikatzeko modu berrien proba pilotuak egiteko aukera eman du, besteak beste.
Mondragon Unibertsitateak mikrokredizal bat eman die Ikerlaneko langileei, Europa mailan aintzatetsia. Horri esker, formalki egiazta ditzakete eskuratutako gaitasunak eta Europako estandar berriekin bat datorren prestakuntza-curriculuma eratu dezakete.
Profesionalentzako prestakuntza, malgua eta neurrira
Zure langileentzako prestakuntza-plan integral bat diseinatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta plan bat diseinatzen lagunduko dizugu.
Hainbat gai proposatzen dizkizugu: teknologia, ekoizpen industriala, mekanika, energia, elektronika, proiektuen kudeaketa, zibersegurtasuna, robotika, operazioak, tresna digitalak…
Kontaktua: Goiuria Sagardui (gsagardui@mondragon.edu)