Ikasturte honetan, zortzi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Ikasturte honetan, zortzi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ikerketa

Ikasturte honetan, zortzi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Esku artean ditugun ikerketa proiektuek arlo desberdinak jorratuko dituzte, esaterako, STEM gaiak, hezkuntza berrikuntza, gobernantza edo eraldaketa eta ekintzailetza soziala.

2022·02·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zirentzien Fakultateak zortzi proiektu konpetitibo lortu ditu oraingo ikasturtean. Iraupen, rol eta bidaide ezberdin dituzten proiektu hauek Fakultatean jorratzen dituguh jakintza arlo desberdinak landuko dituzte, adibidez, STEM gaiak, hezkuntza berrikuntza, gobernantza edo eraldaketa eta ekintzailetza soziala. Eskuratutako proiektu batzuk, lehenago hasitako ikerketa proiektuen jarraipena dira.

 

Honako hauek dira proiektuak:

 

Unfolding Collaborative Online International Learning Didactics (UCOILD) (KA220-HED-2021-08): Europar Batasuna

Kopenhageko, Osloko eta Amsterdameko unibertsitateekin batera garatzen ari garen proiektua da. Helburua da Haur Hezkuntzako ikasleen nazioartekotzea sustatzea lau unibertsitateen artean diseinatutako eta garatutako prestakuntza ikastaro laburren bitartez. Proiektu honetan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea partner gisa doa. 

 

#FP21. Aprendizaje basado en retos para una Industria 4.0 abierta. Espainiako Hezkuntza Ministeritza eta Lanbide Heziketa

IES Politécnico Jesús Marín, IES María Moliner, CIFP Don Bosco LHII eta IES El Palmeral ikastetxeekin batera bultzatutako egitasmoa. EAEn garatutako ETHAZI metodoa Estatuko beste ikastetxe batzuetan garatzeko eta inplementatzeko helburua du proiektuak. Aldi berean, teknologia hauen garapena aurreikusten da: I3D de PCB, FPGA eta  ROS-erako robotak. Proiektu honetan ere, partner rola beteko dugu.

 

STEMotiv: Adimen artifiziala eta datu adimenaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztu, Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartzeko tresna

Zientzia Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) ikertaldeak, Vicomtech Zentro teknologikoko Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimenaren taldeak eta Ikaslan Gipuzkoak aurkeztu dute proiektua. Adimen Artifizialaren adarretako bat den Ikasketa Automatikoa (IA) eta Big Dataren bidez, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika irakasgaietako irakasleen formazio metodologikoan eragin eta STEM ikasgaiekiko ikasleen motibazioa neurtu eta interesa pizteko estrategia eta erreminten eraginkortasuna aztertuko dira proiektu honen bidez.

 

LanHezi: Enpresak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutzaren sorkuntza

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) ikertaldeak, Saiolanek, Vicomtech Zentro teknologikoko Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimenaren taldeak eta Fagor Taldeak aurkeztu dute proiektua. Enpresen eta LHko zentroen arteko lotura indartzea eta dituzten behar eta aukeretatik ikaskuntza-prozesu pertsonalizatuak garatu eta hobetzea bilatzen du, Gipuzkoako lurralde ekonomia sustatu eta egungo zein etorkizuneko enpleguan eragiteko. 

 

Eragin: Hezkuntza, kalitatezko enplegurako eta lantokiak eta enplegua eraldatzeko plataforma

Proiektuaren xede nagusia da hezkuntza-erakundeetan kalitatezko enplegua eta lantokia eta enplegua eraldatzeko ekimenak sustatzea. Xede nagusi horri begira, ondoko helburuak ditu egitasmo honek: batetik, irakasleen baldintzen eta gaitasun giltzarrien zehaztapena egitea; eta, bestetik, irakasleen baldintzak eta gaitasun giltzarrien ebaluazioa egitea eta ikasleen talentuarekiko erlazioa aztertzea. 

 

Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan: Erakunde-faktoreen identifikazioa eta garapena

Egitasmo honetan, Mondragon taldeko Gestio Soziala sailarekin elkarlanean Gobernantza kooperatiborako marko berrituaren definizioan eta inplementazioan egindako lana oinarri harturik, urrats berri bat eman nahi da kooperatibetan erantzunkidetasunaren kultura indartzeko. Zehazki, helburua da esku hartze bide bat marrazteko, kooperatibetan pertsonen erantzukizuna oinarri duen kultura sustatzea ahalbidetzen duten erakunde-faktoreen edo dimentsioen identifikazioa, ezaugarritzea eta balioestea kooperatibetako eragileekin. 

 

Mondragon ZTIM HUB: ZTIM bokazio eta jakintzak lantzeko HUB sarea

MGEP Mondragon Goi Eskola Pofesionalaekin elkarlanean eginda, ZTIM prozesuak sustatzea helburua duen proiektua da ZTIM HUB-a. 

 

KoopFabrika 2021/2022

Egitasmo honetan batu dira ekonomia sozial eraldatzailea sustatzea helburu duen Olatukoop eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia. KoopFabrika egitasmoaren xedea da sustatzea ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala Euskal Herrian. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko babesa du