Ikastolen Elkarteko ordezkariek komunikazio korporatiboari buruzko ikastaroa jaso dute

Atzealdea

Ikastolen Elkarteko ordezkariek komunikazio korporatiboari buruzko ikastaroa jaso dute

Transferentzia

Ikastolen Elkarteko ordezkariek komunikazio korporatiboari buruzko ikastaroa jaso dute

Ikastolen Elkarteko 16 ordezkarik komunikazioaren gaineko prestakuntza jaso dute Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean.

2018·02·19

$titulo.getData()


 

Bi dira Euskal Herri osoko ikastoletatik etorritako komunikazio arduradunek jaso duten prestakuntzaren helburuak: ohartaraztea egungo erakundeetan komunikazioak duen garrantzia eta, hasieratik amaierara, komunikazio plan bat diseinatzen ikastea.

Prestakuntza oso era praktikoan antolatuta egon da, eta bertan uztartu dira hitzaldiak, aurkezpenak eta banakako tutoretzak. Izan ere, ikastaroaren ardatza izan da ikastoletako arduradunek egin beharreko lan praktikoa. Saioz saio, ikasleak joan dira osatzen matrikulazio kanpainan eragiteko komunikazio plana.

 

Ikastaroa hasi zen 20017ko urrian eta, guztira, arratsalde osoko bost saio egin dituzte. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako ikastaroan, AZK komunikazio taldeak ere parte hartu du.