Ikastaro eskaintza berria Debagoieneko herritar zaurgarrien laneratzea sustatzeko
Ikastaro eskaintza berria Debagoieneko herritar zaurgarrien laneratzea sustatzeko
Ikastaro eskaintza berria Debagoieneko herritar zaurgarrien laneratzea sustatzeko
Udazkenean 9 programa ipiniko dira martxan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak horietako bitan parte hartuko du: instalazio elektrikoak eta biltegi lanak
“Elkar Ekin Lanean” proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak lideratzen du eta lurraldeko eskualdeetako agenteekin elkarlanean, herritar zaurgarriak laneratzeko estrategia martxan ipini dute. Proiektuak urte batzuk daramatza lanean eta orain 2025-2026 estrategia publikatu da, bai Gipuzkoa mailan, bai eskualdeetako mailan ere.
Debagoieneko 2025-2026 estrategia
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Debagoieneko Gizarteratze eta Laneratze Sarean parte hartzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 9 formakuntza ibilbide ipiniko dira martxan.
Denetariko ikastaroak izango dira eta 2025eko udazkenean hasiko dira, izen ematea jadanik irekita dago.
- Instalazio Elektrikoak (MGEP-MAI-EMAUS)
- Biltegi Lanak (MAI-MGEP-LHL-ZABALTZEN)
- Sukaldaritza (Fundación Bastida Akadem-Sarea)
- Soldadura (ALE-Extensible Incorporable)
- Zaintza 1 Oñatin (Academia de la Bastida-Ayuntamiento de Oñati)
- Zaintza 2 Aretxabaletan, (ALE-Daiteke Entrar Ampliar)
- Eraikuntzako Mantenuak (Arizmendi-Kalexka-Daiteke)
- Mendi Lanak (Academia Bastida - Fundación Kalexka-Sarea)
- Garbitasuna (Fundación Bastida Akademia Kalexka-Sarea)
Laneratzea sustatuz
Bederatzi ibilbide hauen bideragarritasuna gauzatzeko, Gipuzkoako Aldundiak aurrekontu guztiaren %85a ordainduko du eta gainerako %15a Debagoieneko udalek jarriko dute. Gainera, ikasturteko helburuak ere zehaztu dira: gutxienez ikasleen %75ak ibilbidea bukatzea eta %15ak lan kontratu bat eskuratzea.
Gipuzkoako Four Aldundiko Proiektu Estrategikoen Zuzendaria den Koldo Peciñaren hitzetan, “Elkar Ekin Lanean proiektu emaitzetara bideratutako proiektua da, ez dugu formakuntza bakarrik bilatzen, laneratze prosezua lortzea eta jendeak lan egitea bilatzen dugu. Bi urtetan, 68 ibilbilbide profesional garatu ditugu eskualde guztietan eta 19 sektoretan lan egin dugu eta 1.000 pertsona baino gehiago laneratu ditugu Gipuzkoa osoan”.
Debagoieneko aurkepenaren informazio gehiago, Goienan eta Mondraberrin