Ikasleen talentua sustatzeko gida eta gaiaren gaineko ikastaroa eta webinar sorta aurkeztu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzera

Ikasleen talentua sustatzeko gida eta gaiaren gaineko ikastaroa eta webinar sorta aurkeztu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

ARGITALPENA

Ikasleen talentua sustatzeko gida eta gaiaren gaineko ikastaroa eta webinar sorta aurkeztu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Talentuaren gaineko MOOC ikastaroa eta webinar sorta martxoan egingo dira eta zuzenduta daude Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko irakasleei.

2021·02·24

$titulo.getData()


Gaur, otsailak 24, Ikasleen talentua sustatzeko gida: Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta unibertsitaterako hainbat aukera liburua aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Eskoriatzako campusean egindako aurkezpen publikoan, parte hartu dute  Eragin izeneko proiektuan esku hartu duten ikertzaile guztiek. Gainera, baliatu da hitzordua aurkezteko irakasleei zuzendutako talentua eta hau sustatzeko dimentsioen gaineko MOOC ikastaroa (Massive Open Online Course) eta webinar sorta irekia. 

Proiektuaren bultzatzaileen ustetan, talentuaren garapena hezkuntza erakundeen erronka nagusietako bat da, gainera, ikusi dute orain arte egindako ikerketek mahaigaineratu dutela talentuarekin lotutako gaitasunak garatzeko, gakoa dela testuinguru aberatsak eskaintzea.  Ikuspegi hori hartzen du oinarritzat gaur aurkeztutako gidak; horregatik, gidak proposatzen ditu hezkuntza testuinguruak ikasleen talentua sustatzeko egokiagoak izateko bideak.

 

TALENTUA ETA TALENTUAREN DIMENTSIOAK

Ikertzaileek ahalegin berezia egin dute gida arina eta erabilerraza egiten. Liburua bi zatitan dago banatuta. Hasteko, talentua zer den definitu dute, baita talentua osatzen duten dimentsioak zehaztu ere, hala nola dimentsio kooperatiboa, sortzailea, ekintzailea, pertseberantea, malgua, kritiko-analitikoa eta emozioen erregulazioaren dimentsioa. Azpimarratzekoa da talentuaren kontzeptualizazio lan hori askotariko sektoreetako ordezkarien arteko eztabaidaren ondorio izan dela. Ondoren, oso era praktikoan, iradoki dituzte bideak talentuaren dimentsio horiek hezkuntza testuinguruetan sustatzeko. Liburuaren egileek nabarmendu nahi izan dute gidan jasotakoak aukerak direla, eta ez ezinbestean egin beharrekoak. Hala, talentua sustatzeko aukera bakoitzarekin batera, informazio zehatza eman dute, eta, bidenabar, sakontzeko kanpo baliabideak iradoki dituzte, interesa duen orok informazio gehigarria izan dezan. Bigarren atal hori osatzeko, aintzat hartu dituzte ikertzaileen ekarpenak eta talentuaren sustapenaren esparruko nazioarteko praktika esanguratsuak. 

 

Gida batez ere Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitate mailakoei zuzenduta dago, etapa horietan gauzatzeko aproposak diren aukerak jasotzen baitira. Dena den, egileek ezinbestekotzat jotzen dute gidan jasotakoak testuinguruari egokitzea. 

 

Liburuan parte hartu dute Mondragon Unibetsitateko Iñaki Larrea, Paula Alvarez-Huerta, Ana Carpintero, Oxel Azkarate-Iturbe, Jose Ramon Vitoria eta Beñat Flores eta EHUko Alexander Muela ikertzaileek. Proiektuak Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

 

TALENTUARI BURUZKO MOOC IKASTAROA

Baina, gidaz gain, Eragin proiektuko ikertzaileek baliatu dute hitzordua aurkezteko martxoren 1etik apirilaren 16ra irekian eskaniko duten gaiaren gaineko MOOC ikastaroa eta aldi bereko webinar sorta irekia.

 

“Ikasleen talentua sustatzeko ikastaroak” nahi dizkie estrategiak eskaini irakasleei ikasleen talentuaren garapenerako testuinguru aproposak diseinatzeko. Hortaz, talentuaren dimentsioak sustatzeko estrategiak landuko dira bertan. Argitaratu dem gida bezala, ikastaro honen hartzaileak dira Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko irakasleak.

 

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek helbide honetan eman beharko dute izena: eragin@mondragon.edu

WEBINARRAK

Ikastaroaren osagarri bezala, webinar sorta bat ere prestatu dute Eragin proiektuko ikertzaileek. Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Webinarrak  euskaraz eskainko dira. 

  • Martxoak 3. Erregulazio emozionala: ongizaterako bidea. Ana Carpintero  (Mondragon Unibertsitatea) eta Alexander Muela (EHU). Eman izena! 
  • Martxoak 9. Irakasleak eskaintzen dituen testuinguruak eta ikasleen pertseberantzia. Nagore Iñurrategi (Mondragon Unibertsitatea). Eman izena! 
  • Martxoak 10. Pertsona kooperatiboaren garapena hezkuntzan: ikaskuntza zerbitzua. Oxel Azkarate, Nekane Goikoetxea eta Nagore Iraola (Mondragon Unibertsitatea). Eman izena! 
  • Martxoak 16. Ikasleen artean taldeko kultura ekintzaile bat sustatzeko estrategiak. Aitor Lizartza (Mondragon Team Academy). Eman izena! 
  • Martxoak 17. Design Thinkinga hezkuntzan: sormenerako aukera. Beñat Flores.  (Mondragon Unibertsitatea). Eman izena! 
  • Martxoak 23. 10 gako pentsamendu kritikoa garatzeko. Joseba Aldasoro.  (Elhuyar). Eman izena!