Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 66. Zinemaldiko ikasleen nazioarteko topaketaren epaimahaia

Atzealdea

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 66. Zinemaldiko ikasleen nazioarteko topaketaren epaimahaia

zinemaldia

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 66. Zinemaldiko ikasleen nazioarteko topaketaren epaimahaia

Ikasleen ardura izango da aurkeratzea film labur berritzaileena. Irabazleek jasoko dute Oronak emandako 5.000 euroko saria.

2018·09·27

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute Donostiako 66. Zinemaldiko Nest Film Student XVII, Topaketaren epaimahaia.

Lehiaketa horretan parte hartzen dute nazioartetik etorritako ikasleek egindako dozenaka film laburrek. Zuriñe Maguregi irakasleak koordinatuta, Graduko 4. mailako honako ikasleek osatzen dute epaimahaia: Unai Portilla, Leire Zarate, Irati Bergara, Haizea Azpilikueta eta Ane Zuazubiskar (argazkian, ezkerretik eskubira). Aurtengo film labur berritzaileenak jasoko du Oronak ematen duen 5.000 euroko saria.

Film laburren emanaldiez gain, itzal handiko zinegileen master class-ek eta hitzaldiek osatuko dute Ikasleen Nazioarteko XVII. Topaketako bost eguneko egitaraua.

Aurtengo edizioa laugarren aldian da Zinemaldia eta fakultateko ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia harremanetan daudela epaimahaia osatzeko.