Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde batek irabazi du euskarazko film labur onenaren saria Errenteriako Film Laburren Jaialdian

Atzealdea

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde batek irabazi du euskarazko film labur onenaren saria Errenteriako Film Laburren Jaialdian

saria

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde batek irabazi du euskarazko film labur onenaren saria Errenteriako Film Laburren Jaialdian

Irati Briñas, Itsaso Garmendia, Irati Vergara, Leire Zarate, Eneko Zuberogoitia eta Ane Zuazubiskar ikasleek irabazi dute saria “Erroak” film laburrarekin. Aurten, 784 film labur aurkeztu dira jaialdira.

2018·11·28

$titulo.getData()


Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako  Irati Briñas, Itsaso Garmendia, Irati Vergara, Leire Zarate, Eneko Zuberogoitia eta Ane Zuazubiskar ikasleek irabazi dute euskarazko lan onenaren saria XXIII Errenteria Film Laburren Jaialdian.

Guztira, 784 film labur aurkeztu dira jaialdira, eta lehiaketarako aukeratutako 33 lanen artean zegoen Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako Erroak izeneko film laburra. Sari banaketa ekitaldia pasa den azaroaren 25ean egin zen, Errenterian.

Iaz egin zuten Erroak film laburra, graduko 3. mailan zeudenean. Horrela dio lan irabazlearen sinopsiak: “Duela urte batzuk bete zituen Maddik hogeita hamar. Erabakitzen ari dira ingurukoak, eta erabakitzeko gero eta denbora gutxiago uzten diote Maddiri. Eta hark ez du nahi, edo ez daki, edo ez du erabaki nahi”.

Erroak filmaren trailerra:

ERROAK Trailerra from Erroak Filma on Vimeo.