Fakultateko ikasle ohien topaketa egingo da maiatzaren 8an, 50. urteurrenaren barruan

Atzealdea

Fakultateko ikasle ohien topaketa egingo da maiatzaren 8an, 50. urteurrenaren barruan

URTEURRENA

Fakultateko ikasle ohien topaketa egingo da maiatzaren 8an, 50. urteurrenaren barruan

Azken 50 urteetan 10.000 ikasle baino gehiagok ikasi dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Ikasle-ohien topaketan parte hartzeko Izen-ematea zabalik dago.

2026·02·09

$titulo.getData()


Izen-ematea: Ikasle ohien topaketa

Maiatzaren 8an, 17:30etan, ikasle ohien topaketa egingo da Eskoriatzan. Fakultatearen 50. urteurrenean kokatzen den ekimenak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle izandakoak bilduko ditu.

 

Bertaratzen direnek aukera izango dute ikaskide izandakoekin berriz aurkitzeko eta campusak nola aldatu diren ikusteko. Izan ere, ikasle ohiek Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusak bisitatuko dituzte eta, ondoren, ikasle izandako guztiak Eskoriatzan elkartuko dira.

 

Ikasle ohiak protagonista

Aurten Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak mende erdia betetzen du. Hamarkada horietan zehar 10.000 pertsonak baino gehiagok ikasi dute fakultatean.

 

Mende erdia beteko du 2025-2026 ikasturtean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, 1976. urtean sortu baitzen Eskoriatzako Irakasle Eskola. Berrogeita hamar urteko bidea eginda, gaur egun, bost gradu, bost master eskaintzen ditu hezkuntzan, komunikazioan, kulturan eta kooperatibismoan, eta arlo horietan garatzen ditu ikerketa eta transferentziako proiektuak ere.

 

Euskal Herrian errotuta dago fakultatea, eta Bilbon, Eskoriatzan eta Aretxabaletan dauden campusetan kokatzen da gaur egun. Fakultatea erreferentea da hezkuntza-berrikuntzan, kooperatibismoan, komunikazioan eta humanitateetan, eta fakultatetik haragoko ekosistema sozial zabal baten parte da: hezkuntza-erakundeak, enpresak, erakunde publikoak, komunikabideak, gizarte mugimenduak… Urteurrenean ere, arlo horien inguruko egitaraua osatu dute.

 

Bost hamarkada hauetan, 10.000 baino gehiago izan dira ikasketak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin dituzten ikasleak. Gaur egun 170 profesionaleko lantaldea ari da bertan lanean, eta fakultatea osatzen dute ikasketa-garai ezberdinetan dauden 1.700 ikasle baino gehiagok.

 

Urte osoko egitaraua

2025eko urrian hasi eta 2025-2026 ikasturtea amaitu arte, dozenaka ekitaldi egingo dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea dagoen campusetan eta inguruetan.


Unibertsitatea baino gehiago gara