Kooperatiba-harrobia sustatzea helburu duen IKASberri programaren lehen edizioa abiatu da

Atzealdea

Kooperatiba-harrobia sustatzea helburu duen IKASberri programaren lehen edizioa abiatu da

Profesionalentzako prestakuntza

Kooperatiba-harrobia sustatzea helburu duen IKASberri programaren lehen edizioa abiatu da

Otalorak eta Mondragon Unibertsitateak abian jarritako ekimenen 21 pertsonek formazioa jasoko dute hiru hilabetez.

2026·09·21

$titulo.getData()


Joan den ostiralean abiatu zen IKASberri programaren lehen edizioa. Kooperatiba-harrobia sustatzea helburu duen ekimena da, eta kooperatibismoaren eredu sozioenpresarialaren ezagutza indartzeko asmoa du.

 

Otalorak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean jarritako ekimena da IKASberri: Mondragon proiektu sozioenpresarialean sakontzen unibertsitateko mikrokredentziala, eta, lehen edizio honetan, 21 lagunek hartuko dute parte.

 

Hiru hilabeteko formazioa

IKASberriren lehenengo edizioko parte-hartzaileek hiru hilabete iraungo duen formazioa jasoko dute. Bertan kooperatiba-identitatea, gobernantza, estrategia, eraldaketa digitala, interkooperazioa eta lidergoa bezalako gaietan sakonduko dute. 

 

Izan ere, IKASberriren ezaugarri nagusiena da programaren metodologia parte-hartze aktiboan oinarritzen dela. Hain zuzen ere, ikaskuntzan, hausnarketa partekatuan eta hainbat kooperatibetara egingo dituzten bisitetan oinarrituko da formazioa. Horrez gain, hausnarketak eta ideiak jasotzeko koaderno pertsonala izango dute, ondoren bere kooperatiba edo erakundean aplikatu ahal izateko.


Unibertsitatea baino gehiago gara