Pertsonen hautaketa prozesuetan berdintasuna

Atzera

Pertsonen hautaketa prozesuetan berdintasuna

Formazioa

Pertsonen hautaketa prozesuetan berdintasuna

Mondragon Unibertsitateak eskaini du pertsonen hautaketa prozesuetan berdintasunaren inguruko ikastaroa. Ikastaroan, gai hontaz arduratzen diren pertsonek parte hartu dute.

2018·12·04

$titulo.getData()


Abenduaren 4an, Mondragon Unibertsitaeak formazio saio bat eskaini die pertsonen hautaketa prozesuen ardura duten lankideei. Formazioaren helburua izan da, prozesu hauek berdintasun irizpide batzuetan oinarrituta egin daitezela, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna bermatu ahal izateko.

Formazio honetan, hautaketa prozesuen ardura duten Mondragon Unibertsitateko fakultate guztietako ordezkariek parte hartu dute.

Kasu honetan, Mondragon Unibertsitateak, Silvia Muriel adituaren laguntzarekin kontatu du.

Formazio saio hau, Mondragon Unibertsitateko berdintasun planean jasota dagoen formazio sorta baten baitan kokatzen da. Guztia, Plotina Europear Proiektuan Mondragon Unibertsitateak duen partaidetzaren ondorio da.

Dagoeneko, Unibertsitateak egin du formazio saio bat fakultate guztietako Errektore Kontseilu eta Zuzendaritza Batzordeekin, non, Unibertsiatean berdintasunaren inguruan egindako diagnostikoa azaldu zen eta sentsibilizaio saio bat baita ere. Horretarako, Elhuyarren lankidetzarekin kontatu zen. Bigarren saio bat ere gauzatu da jada berdintasun esparruetan erabiltzen den terminologiaren inguruan argibideak emateko. Saio hau Kontseilu Errektore, Zuzendaritza Batzorde eta arlo desberdinertako koordinatzaileentzako eskaini zuen Amelia Barquín-ek.

2019ko urtarrilean, hizkuntza inklusiboaren inguruko saioa gauzatuko da Murgiberen eskutik eta kasu honetan, Unibertsitatean komunikazio arloan aritzen diren pertsonetaz gain, Unibertsitatearekin arlo horretan dabiltzan hornitzaileak ere izango dira bertan.