200 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte IDEATOIAN

Atzealdea

200 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte IDEATOIAN

IDEATOIA

200 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte IDEATOIAN

Mondragon City Challenge nazioarteko negozio ideien txapelketaren baitan antolatutako jardunaldi honetan lanbide heziketa, gradu eta masterretako ikasleek parte hartu zuten. Ikasleek nazioarteko erronkei irtenbidea eman behar izan zieten ondorengo gaietan: erronka Giza-Sanitorioa, Eraldaketa Digitalaren erronka eta erronka Klimatiko-Energetikoa.

2021·03·15

$titulo.getData()


200 ikasle baino gehigok hartu zuten parte Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutako IDEATOIA jardunaldian. Ikasleen artean ekintzailetza sustatzea helburu zuen 4 orduko ideia sprint ekintza hau modu hibridoan eraman zen aurrera, ikasleak campus desberdinetako geletan zeuden eta gelak beraien artean bideokonferentzia bidez konektatu ziren.

Goiza arin joan zen. Konexio sinkronoak egin ziren fase bakoitzaren hasieran: arazoaren definizioa, irtenbidearen ideazioa, prototipatzea eta bukatzeko, minutu bateko pitching-a. Guztia, Mondragon City Challenge nazioarteko enpresa kooperatiboen lehiaketak proposatzen dituen gaiak jorratuaz.

Gela bakoitzak beste geletako ideiak bozkatu zituen eta erronka bakoitzeko finalista bat aukeratu zen campus bakoitzean. Ondoren, aukeratutakoen artean campus bakoitzeko finalistak eta irabazle orokorra identifikatu ziren 50 eta 250€ arteko sariak irabazi zituztelarik.

Sari banaketan Nekane Errasti, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ingeniriatzako koordinatzailea, eta Jokin Diaz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko Sailburuordeak hartu zuten parte biak ari direlarik Mondragon City Challenge lehiaketaren sustapenean parte hartzen.

 

Irabazleak:

Aguriek ekipoak jaso zuen campus arteko sari absolutua 250 euroko saria eskuratuz. Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduko 3. maila ikasten ari diren Iñigo Gorostidi, Iscam Barbero, Jon Maiztegi eta Jon Biterik landutako negozio ideiagaia izan zen.

Orona Ideo campusean E-team taldeak eskuratu zuen lehen saria. Berrikuntza eta Proiektu Kudeaketako Masterreko ikasle diren Iñigo Aguilera, Oier Anaya, Jone Aranzabal, Alain Arroyo eta Jesún Sánchez-ek osatutako taldeak 100 euroko saria eskuratu zuelarik. Horretarako, beren klasekide diren Ander Elola, Xabier Bernedo, Nora, Imanol Etxezarreta eta Ane Trancho-k osatutako Itzein taldea eta Energia Ingeniaritzako lehen maila ikasten ari diren Lander Iza, Arantza Pinzolas, Haizea Castresana eta Oritz Sein-ek osatutako Los pitxus taldea gainditu behar izan zituzten.

Arrasateko campusean aldiz, Junnik eta Jann proiektuak izan ziren finalistak. Lehenengo taldea Nerea Galarza, Juan Motos, Iker Marin eta Cristina de la Mazak osatzen zuten eta Diseinu Estrategikoko Masterreko ikaslek dira. Bigarrena aldiz Industria diseinu eta produktu garapeneko ingeniaritzako ikasleak diren Alicia Herrera, Nerea Agirre, Nerea Gómez eta Janire Sánchez ikasleak.

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldearekin harremanetan jartzeko: ekintzailetza.mgep@mondragon.edu