Garaiko erronkei humanitateetatik begiratzeko helburuarekin, hiru mintegi antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Garaiko erronkei humanitateetatik begiratzeko helburuarekin, hiru mintegi antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Mintegi irekiak

Garaiko erronkei humanitateetatik begiratzeko helburuarekin, hiru mintegi antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Mintegiak egingo dira Bilbao AS Fabrik-en, 2024ko otsailaren 7an, martxoaren 20an eta apirilaren 17an.

2024·02·07

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Biziguneak ikerketa-taldeak hiru ikerketa-mintegi ireki antolatu ditu otsaila eta martxoa bitartean. Hala, Garaiko erronkei begira humanitateetatik lelepean, hiru mintegi egingo dituzte otsailaren 7an, martxoaren 20an eta apirilaren 17an. 

 

Saioak Bilbao AS Fabrik-en eskainiko dira eta ordubeteko iraupena izango dute, 12:00etan hasita. Bi zatitan daude antolatuta mintegiak; hasteko, ordu erdi inguruko hitzalditxoa egongo da eta, ondoren, solasaldia. Mondragon Unibertsitateko hiru ikertzailek gidatuko dituzte saioak: Jon Mentxakatorrek, Oier Imazek eta Aitor Zuberogoitiak.

 

Mintegi irekiak

  1. Euskal Gizabideaz (Jon Mentxakatorre): Otsailak 7.
  2. Teknikaren meditazioa (Oier Imaz): Martxoak 20.
  3. Hiri etikoak (Aitor Zuberogoitia): Apirilak 17.

Mintegiak irekita daude baina, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.