Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioan lanak aurkezteko epea zabaldu da

Atzealdea

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioan lanak aurkezteko epea zabaldu da

Huhezinema

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioan lanak aurkezteko epea zabaldu da

Jaialdiaren 19. edizioa 2026eko urtarrilaren 21, 22 eta 23an egingo da eta film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 16an itxiko da.

2025·10·16

$titulo.getData()


Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 19. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du: lanak 2025eko azaroaren 16ra arte bidali ahal izango dira, eta aukeratutakoak 2026ko urtarrilaren 21tik 23ra egingo den jaialdian aurkeztuko dira.  

 

Urtero bezala, 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasle talde batek antolatuko du jaialdia ekimena Maialen Torres Mondragon Unibertsitateko irakasleak gidatutako unibertsitateko modulu baten parte delako.

 

Azken edizioetako bideari jarraituta, Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila izango dira jaialdian. Jaialdi amaierarako, ondorengo sariok banatuko dituzte epaimahaiak eta ikusleek:

 

Sail Ofiziala (Finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik)

 

Huhezinema saria: 650€

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

 

Ikasleen Saila

 

Ikasle film onena: 300€

MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

 

Bideoklip Saila

Bideoklip onena: 300€

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

 

Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean

 

Harremanetarako 

Maialen Torres Lete

huhezinema@mondragon.edu 

https://huhezinema.eus


Unibertsitatea baino gehiago gara