Bi hamarkada betetzen dituen Huhezinema Ikus-entzunezkoen Jaialdiak lanak aurkezteko epea zabaldu du

Atzealdea

Bi hamarkada betetzen dituen Huhezinema Ikus-entzunezkoen Jaialdiak lanak aurkezteko epea zabaldu du

Huhezinema

Bi hamarkada betetzen dituen Huhezinema Ikus-entzunezkoen Jaialdiak lanak aurkezteko epea zabaldu du

Aurten, jaialdiak 20 urte beteko ditu eta 2027ko urtarrilaren 20, 21 eta 22an egingo da. Film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 15ean itxiko da. Aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko dira.

2026·10·04

$titulo.getData()


Urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasle talde batek antolatuko du jaialdia, ekimena Maialen Torres Mondragon Unibertsitateko irakasleak gidatutako unibertsitateko modulu baten parte delako. 

 

Euskarazko lanak Ikus-entzunezkoen Jaialdian

 

Edizio honetan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko da. Hori dela eta,  euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz, aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko dira lehiaketan.

 

Izan ere, Torresek azpimarratu duen bezala, «aurtengo edizioan euskarazko lanak bakarrik onartzea erabaki dugu, euskararen aldeko gure apustua sendotzeko. Huhezinemak euskal sortzaileen topagune eta erakusleiho izan nahi du, eta uste dugu gure esku dagoela espazio hori indartzea eta zaintzea. Gainera, erabaki hau bat dator fakultatearen balioekin eta urtez urte euskararen alde egiten dugun lanarekin. 20. edizioa izanik, ilusio berezia egiten digu norabide horretan beste urrats bat emateak».

 

Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila

 

Azken edizioetan bezala, Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila izango dira jaialdian. Jaialdi amaierarako, ondorengo sariak banatuko dituzte epaimahaiak eta ikusleek:

 

Sail Ofiziala

Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.

Huhezinema saria:  650€

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

 

Ikasle Saila

Ikasle film onena:  300€

MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

 

Bideoklip Saila

Bideoklip onena:  300€

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

 

Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. 

 

Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean. 

 

Harremanetarako 

Maialen Torres Lete

huhezinema@mondragon.edu 

https://huhezinema.eus


Unibertsitatea baino gehiago gara