Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdiren ‘Eraman Zutela’ film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema
Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdiren ‘Eraman Zutela’ film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema
Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdiren ‘Eraman Zutela’ film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema
Maria Blanco aurkezlearen gidaritzapean, Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.

Urtarrilaren 23an egin dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioko sari banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Lan finalisten proiekzioaren ondoren, 19:00etan hasi da sari banaketa ekitaldia, Maria Blanco aurkezlearen gidaritzapean. Ekitaldian egon izan dira, beste batzuen artean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, Berriako, Mundukideko eta HAZIko ordezkariak.
Huhezinema 2026: palmaresa
SAIL OFIZIALA
Huhezinema Saria (650€): ‘Eraman Zutela’, Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdi. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
Ikusleen Saria (Arteaga jatetxean bi pertsonentzarako afaria): ‘Eraman Zutela’, Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdi.
BIDEOKLIP SAILA
Bideoklip onenaren Saria (300€): ‘Emoie’ (TOC), Ximon Agirre eta Alex Perez. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
Ikusleen saria (Txikipolit ostatuan bi lagunentzako gaua eta gosaria): ‘Saiatu’ (Unai Cantabrana), Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola.
IKASLEEN SAILA
Ikasleen filmik onena (300€): ‘Zeharkatzen gaituena’, Eire Maia. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
MU Saria (200€): ‘Harrigorena’, Aner Olaizola. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra ere jaso du.
Ikusleen Saria (Zuhaitz etxeetako gurdi zingaroetan gau bat): ‘GR31’, Ainhize Landa.
SARI BEREZIAK
Berria Saria (350€): ‘Ultramarino’, Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti. 6 hilabeteko doako harpidetza eta Berria produktuen sorta.
Ogeita4 saria: ‘Dicen que tu padre’ Aitor Abio. 1.500€-ko balioa duen kamera ekipamendua eta proiektu baterako aholkularitza teknikoa Ogeita4 enpresaren eskutik.
