Itziar Leemansen 'Ximinoa' film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema

Atzealdea

Itziar Leemansen 'Ximinoa' film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema

Huhezinema

Itziar Leemansen 'Ximinoa' film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema

Kepa Errasti aktorearen gidaritzapean, Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.

2024·01·29

$titulo.getData()


Urtarrilaren 26an egin zuten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren sari banaketa ekitaldia. Ekitaldia Aretxabaletako Zaraia aretoa egin zan. Lan finalisten proiekzioaren ondoren, sari banaketa ekitaldia 19:00etan hasi zen, Kepa Errasti aktore aretxabaletarraren gidaritzapean. Ekitaldian egon izan ziren, beste batzuen artean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, Ogeita4eko, Ausolaneko, Mundukideko, CENTAko, Goienako eta HAZIko ordezkariak.

 

Huhezinema 2024: palmaresa

SAIL OFIZIALA

  • Huhezinema Saria (800€): Itziar Leemans-en Ximinoa: Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibertsoan maisuki murgildu gaituelako.
  • Aktore onena (150€): Enekor Sagardoy eta Zorion Eguilor, bi belaunaldien arteko oreka eta desorekak filmaren mesedera gorpuzteagatik.
  • HAZI Saria (600€): Julen Zubieteren Agur Artzai, desagertzeko zorian dagoen artzain baten erretratu berezia egiteagatik eta zuzendariak filmaren bitartez egiten dion omenaldiagatik.
  • Ikusleen Saria (100€): Deadly Draw - Nitya Lopez.
  • Ausart Saria (350€): Normas de higiene - Amaia San Sebastián.

BIDEOKLIP SAILA

  • Bideoklip onenaren Saria (300€): Nytya Lopezen Zerua irabazi, musika taldeko abeslariak aktore bezala egindako lanagatik eta bideokliparen koreografia etaplanifikazioagatik.
  • Ikusleen Saria (100€): Esperoan-Erromintxelak - Nitya Lopez.
  • Aipaimen berezia: Munlet-Astindu, euskal ikonografia eta ikus-entzunezko elementuak nahasteko trebetasunagatik eta freskotasunagatik. 

IKASLE SAILA

  • Ikasle lan onenaren Saria (300€): Noizko Basoa - Mikele Landa. Fikzioa edo dokumental etiketetatik haratago, saiakera-zinema proposamen ausarta proposatzeagatik.
  • Mundukide Saria (700€): Kosmospolita - Unax Alcubilla, hezkuntza eta mobilizazio sozialen emaitzak modu originalean uztartzeagatik.
  • MU Saria (150€): Beste aldea - Irati alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga, bertako gertakari historiko ezagun bat beste ikuspegi batetik kontatzeagatik, eta ikus-entzunezko lengoaia modu eraginkorrean erabiltzeagatik.
  • Ikusleen Saria (100€): Bakarr¿k - Oier Markotegi.