Asteazkenean hasiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 16. edizioa

Atzealdea

Asteazkenean hasiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 16. edizioa

HUHEZINEMA

Asteazkenean hasiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 16. edizioa

Urtarrilaren 25etik 27ra egingo da jaialdia, Aretxabaletako kultur etxean. Sari banaketa ekitaldia ostiralean egingo da, 19:00etan hasitako ekitaldian. Aurten, 84 film labur aurkeztu dira lehiaketara.

2023·01·23

$titulo.getData()


Dena prest dago Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiari ekiteko. Aurtengoa, jaialdiaren 16. edizioa izango da eta egingo da 2023ko urtarrilaren 25, 26 eta 27an, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

 

Guztira, 84 lan aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik 32 pasatu dira finalera, sail desberdinetan. Epaimahai ofiziala osatuko dute hurrengo profesionalek: Andoni Imaz (kazetaria eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohia), Nagore Eceiza (film zuzendaria) eta Kepa Errastik (aktorea eta gidoilaria). Oraingo edizioan, banatuko dira 4.000 euro inguru saritan. 

 

EGITARAUA

Urtarrilak 25, asteazkena

  • 10:00 Orkestra lurtarra (Kurtzebarri eskolako haurrentzat proiekzio)
  • 15:00 Ikasle Sailaren proiekzioa
  • 18:30 Bideoklip Sailaren proiekzioa
  • 20:00 Poteoa

Urtarrilak 26, osteguna

  • 10:30 Senior proiekzioa
  • 12:30 Ardo dastaketa (Aretxabaletako campusean)
  • 16:30 Elkarrizketa: Ane Aseginolaza eta Arantxa Monux
  • 18:00 Mari filma
  • 19:15 Solasaldia: Jone Markuleta, Mikel Garai eta Mariasun Pagoaga

Urtarrilak 27, ostirala

  • 14:30 Sail Ofizialaren proiekzioa I
  • 16:45 Sail Ofizialaren proiekzioa II
  • 19:00 Sari banaketa
  • 20:30 Lunch-a
  • 21:30 Elektrotxaranga: ElektroPottotte
  • 23:30 DJ-a: Julen (Ezkutu tabernan)

Huhezinema jaialdia ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, irakasleen laguntzarekin eta graduko Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztu izeneko proiektuaren barruan, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute sariketa. Aurten, 14 laguneko talde batek antolatuko du Huhezinema, ohi bezala, hiru taldetan  banatuta: programazio taldea, produkzio taldea eta komunikazio taldea.