Maddi Barberen ‘Gorria’ filmak irabazi du Huhezinema 2021 jaialdia

Atzera

Maddi Barberen ‘Gorria’ filmak irabazi du Huhezinema 2021 jaialdia

Huhezinema 2021

Maddi Barberen ‘Gorria’ filmak irabazi du Huhezinema 2021 jaialdia

Mondragon Unibersitateko ikaslearen lanik onenaren saria irabazi du Xabier Vallina Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak “Ilunabarrean esan” filmagatik. Dokumental onenaren saria Khuruts Begoña Urrutia ikasleak irabazi du “Deia” lanarekin.

2021·03·19

$titulo.getData()


Atzo, martxoak 18, Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean egindako ekitaldian banatu zien Huhezinema Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioko sariak. Sari nagusia Maddi Barberren Gorria filmak irabazi du. Gainera, epaimahaiek saritu ditu Mondragon Unibertsitateko Xabier Vallina Ilunabarrean esan fikzio lana eta Khuruts Begoña Urritiaren Deia dokumentala. 

 

PALMARESA

Sail Ofiziala:

  • Huhezinema saria: Gorria (Maddi Barber).
  • Komedia saria: Datsegit (Aitor Arruti).
  • Vertigo saria: Maite (Xabier Larrazabal).
  • Mundukidek Giza Eskubideak eta Justizia soziala saria: Before I die (Iker Esteibarlanda).
  • Ikusleen saria: Dar-Dar (Paul Urkijo).

Mondragon Unibertsitatekoko ikasleen sariak: 

  • Fikzio onena: Ilunabarrean esan (Xabier Vallina).
  • Aipamen berezia: 12 minutu (Ane Cuesta).
  • Dokumental onena: Deia (Naia Aizpurua Garro).
  • Argazki onenaren saria: Deia (Naia Aizpurua Garro).
  • Ikusleen saria: Ilunean Argia. (Maria Garmendia).

2021eko edizioan, 21 film labur aukeratu dira lehiaketarako. Epaimahai ofiziala honak profesionalek osatu dute: Erika Olaizola, Arantza Santesteban, Aizpea Goenaga eta Irati Crespo.

 

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Huhezinema jaialdia.

 

Sari banaketa ekitaldiko argazki galeria.