Filmak aurkezteko epea ireki du 2021eko Huhezinema jaialdiak

Atzealdea

Filmak aurkezteko epea ireki du 2021eko Huhezinema jaialdiak

Huhezinema

Filmak aurkezteko epea ireki du 2021eko Huhezinema jaialdiak

Komedia Sari berria izango du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioak.

2021·01·26

$titulo.getData()


2021eko otsailaren 16ra arte ireki du filmak aurkezteko epea Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak. Aurten, martxoaren 16tik 18ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak antolatzen duten film laburren jaialdia. Covid dela eta, jaialdia modalitate presentzialean edo, iaz bezala, online eskainiko duten, aurrerago jakinaraziko dute.

 

Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu daitezke lehiaketara. Aurten gainera, sail  berri bat sortu dute antolatzaileek: Komedia Saria. Sari ugari banatzen ditu jaialdiak dituen lau saileetan: Sail Ofiziala, MU ikasleen Saila, Mundukide Saria eta aurtengo berrikuntza, Komedia Saila. Hemen ikus daitezke oinarriak.

 

Proiekzioen gain, gainera,  ikasleek hitzordu desberdinak antolatzen dituzte, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruan, master-class-ak eta sari banaketa ekitaldia bera.

 

Aurten edizioaren kartel lehiaketa parte hartzeko epea irekita dago otsailaren 1era arte.

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, sortu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean. Ordutik, “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko lanproposamenaren barruan, ikus-entzunezko graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den film jaialdia.