Huhezinema 2020: Horror Story

Atzera

Huhezinema 2020: Horror Story

Huhezinema 2020
 

Gertaera

Huhezinema 2020: Horror Story

Data eta ordua

March 25 - March 27

Kokapena

Aretxabaleta

Huhezinema 2020: Horror Story

Covid19 birusaren pandemia dela eta, online egingo da aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 13. edizioa. Oraingoan, martxoaren 25ean hasi eta 27ra arte luzatuko da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdia.

 

Agenda / Programa

EGITARAUA

Astezkena 25

  • 17:00 – Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea).
  • 20:30Napardeath (Napardeath-ek (2019) Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil eben-ekin).
  • 22:00 – “Sesion golfa” (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

Osteguna 26

  • 11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa).
  • 17:00 – Paul Urkijo (Errementari filmaren zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozezuan murgilduz).
  • 19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga.
  • 20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepikapena).

Ostirala 27

  • 17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streamingean eta ikusleen botoa).
  • 20:00 – Sari banaketa.
  • 20:30 – Instagramen, zuzeneko DJ itxiera saioa: DJ AZGaubela.