Huhezinema 2008: Zure begirada denon begietan

Atzealdea

Huhezinema 2008: Zure begirada denon begietan

Huhezinema 2008
 

Gertaera

Huhezinema 2008: Zure begirada denon begietan

Data eta ordua

May 6 - May 8

Kokapena

Arrasate eta Eskoriatza

Huhezinema 2008: Zure begirada denon begietan

Ikus-entzunezko Komunikazioan diharduten ikasleek, 4. mailakoek, zinemaldi bat antolatu dute, Huhezinema, maiatzaren 6tik 9ra bitartean. Zine jaialdia Arrasaten egingo da, Kulturate kultura etxean, eta Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Huhezineman film laburrak erakutsiko dira, bi generotan: fikzioa eta dokumentalak, bai ikasleek egindakoak zein beste lehiakiderenak. Lanak, berriz, hiru hizkuntzatan onartuko dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Sariak ere, hiru izango dira: film laburrik onena, dokumentalik onena eta euskarazko lanik onena. Hirurek 500 euro irabaziko dituzte. Horiez gain, ikusleek beste sari bat emango diote, 500 eurokoa hori ere, HUHEZIko lanik onenari. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 9an amaituko da. Argibide gehiago nahi duenak, irakur ditzala zinemaldiaren oinarriak.

Zinemaldi hau "Ikus-entzunezko sistemen egitura" ikasgaiaren barruan antolatu da. Horretarako, ikasleak taldetan banatu dira: komunikazio taldea, produkziokoa, etab. Komunikazio taldeak, hain zuzen, blog bat sortu du, Huhezinema, bertan zinemaldiaren jarraipena egiteko.