Huhezinema 2011: Kamera buruan eta euskal zinema munduan

Atzealdea

Huhezinema 2011: Kamera buruan eta euskal zinema munduan

Huhezinema 2011
 

Gertaera

Huhezinema 2011: Kamera buruan eta euskal zinema munduan

Data eta ordua

May 11 - May 12

Kokapena

Aretxabaleta

Huhezinema 2011: Kamera buruan eta euskal zinema munduan

Aurtengo egitaraua aurreko edizioen ildotik joango da. Aurten ere  Huhezineman jasoko dira dokumentalak, film laburrak, fikziozkoak eta animaziozkoak. Eta horietatik epaimahaiak hamar lan onenak sarituko ditu. Horietaz gain, sariztatuko dira euskarazko lanik onena, film laburrik onena eta publikoaren lanik gustukoena. Hona aurtengo zinemaldiaren oinarriak.

Maiatzaren 11n hitzaldi bat antolatuko da. Horrezaz gain, Ikus-entzunezko komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleen dokumentalak eta film laburrak ikusiko dira. Maiatzaren 12an, berriz, lehiaketa ofiziala egingo da Arkupe Kultur Etxean, Aretxabaletan. Bertan ikusiko dira epaimahaiak aukeratutako 10 filmak eta sariak banatuko dira.

Huhezinema HUHEZIk antolatzen du, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, zehatzago esanda, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasle talde batek, 4. mailakoa, Iban del Campo irakaslearen zuzendaritzapean. Erakusleihoa izan nahi du Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko produktuentzat. Horregatik, bertan tokia dute zuzendari esperientziadunek eta hasi berriek.