Barrena eta Murua dira txapeldun berriak

Atzera

Barrena eta Murua dira txapeldun berriak

HUHEZIko binakako eskupilota torneoa

Barrena eta Murua dira txapeldun berriak

Bost bikotek hamaika partidu jokatu dituzte goiz bakarrean

2018·01·24

$titulo.getData()


Gaur goizean jokatu da Eskoriatzan HUHEZIko neguko binakako eskupilota torneoa. Guztira bost bikotek hartu dute parte eta guztiek guztien kontra jokatu dute. 

Horrelako jaialdietan ohikoa izaten den bezala, lagun giroa, kirola eta lehia izan dira nagusi.

Barrena eta Muruak osatu duten bikoteak ez du partidu bakar bat ere galdu. Ondorioz, torneoko garaile izan dira eta Mondragon Unibertsitateko txapelketan HUHEZIko fakultatea ordezkatuko dute.