Gimnasio pribatuekin hitzarmenak eta kiroldegi publikoetarako diru laguntzak

Atzealdea

Gimnasio pribatuekin hitzarmenak eta kiroldegi publikoetarako diru laguntzak

Zure kabuz

Gimnasio pribatuekin hitzarmenak eta kiroldegi publikoetarako diru laguntzak

Zure kabuz jarduera fisikoa eta kirola egiteko laguntzak

2026·02·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzutik, lanean jarraitzen dugu gure ikasle eta langile guztiei bizimodu osasuntsua errazteko.

Mondragon Unibertsitatean ez dugu gure kirol instalazio propiorik. Hala ere, egoera honi aurre egiteko, unibertsitateko campusa dagoen udalerriko kiroldegi publikoetan izena emateagatik diru laguntzak ematen ditugu (galdetu zure fakultateko kirol zerbitzuan baldintzak), eta erkidego osoan hainbat gimnasio pribatuekin hitzarmen bereziak ditugu, unibertsitateko ikasle zein langileek kuoten eta matrikulen tarifetan abantailak izateko.

Hori dela eta, pozik jakinarazten dizuegu lankidetza hitzarmen berria sinatu dugula Arrasaten zabaldu berri den kirol-zentro batekin, FITPLACE.

Lankidetza honi esker, Mondragon Unibertsitateko partaide guztiek puntako instalazioez eta ongizate-zerbitzuez gozatu ahal izango dute, baldintza berezietan. 

Aprobetxatu abantaila horiek eta egon aktibo ikasturtean zehar!!