Hezkuntza berrikuntza sustatzea helburu duen elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu Zumaiena hezkuntza erakundearekin

Atzera

Hezkuntza berrikuntza sustatzea helburu duen elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu Zumaiena hezkuntza erakundearekin

HTZARMENA

Hezkuntza berrikuntza sustatzea helburu duen elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu Zumaiena hezkuntza erakundearekin

Sinadura ekitaldia Eskoriatzako campusean egin zen, pasa den urtarrilararen 12an. Bilkuran erakunde bietako ordezkariek hartu zuten parte.

2021·01·17

$titulo.getData()


Pasa den urtarrilaren 12an, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Zumaiako Zumaiena hezkuntza erakundeak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzako campusean egindako ekitaldian. 

Hitzarmenaren helburu nagusia da berrikuntza eta jakintza sustatzea, Euskal Herrian eta munduan sareak osatuz. Mundu akademikoaren eta eskola-munduaren arteko konexioak eraikitzeko helburuz, unibertsitateak sortutako jakintza eta ekarpen teorikoa eskola-munduko eguneroko jardunarekin uztartuko ditugu, “praxia” eta teoria uztartuz eta ebaluatuz.

Gainera, Zumaienako bi hezitzailek Fakultatean irakasle bezala jardungo dute Haur Hezkuntzako graduan. Hala, bi erakundeak elkar elikatuko dira, Zumaienan bultzatutako berrikuntzak mundu akademikoan barneratuz eta unibertsitateko ikuspegi teorikoak Zumaienara ekarriz.