Hirurak bat jaialdia 2025
Hirurak bat jaialdia 2025
Hirurak bat jaialdia 2025
Ikasle zein langileek hartu zuten parte Kirol Zerbitzutik egun hau girotzeko antolaturiko ekintzetan
Pasa den astean ospatu zen "Hiruak bat" eguna eta kirol zerbitzuak parte hartze aktiboa izan zuen ekintza ezberdinak antolatuz.
Goizean kirol jolas ezberdinak antolatu ziren kurtso eta fakultate ezberdinetako ikasle eta langileak erlazionatu eta giroa alaitzeko helburuaz; lokotx bilketa, sokatira, saku lasterketa, zapiaren jokoa eta boina jaurtiketa antolatu zen. Bazkal ondoren aldiz mahai jolas ezberdinetan topaketak antolatu ziren: mus, briska, partxis, xake eta black jack jokamoldetan.
Eguraldia lagun, giro bikaina izan genuen egunean zehar eta eskertzekoa da ikasle zein langileen parte hartzea antolaturiko ekintza ezberdinetan.
Eguneko argazki guztiak ikusgai
Datorren HIRURAK BAT edizioan gehiago!!