3 egun Bartzelonan, osasun-sektoreko erreferentziazko erakundeak bisitatzen
3 egun Bartzelonan, osasun-sektoreko erreferentziazko erakundeak bisitatzen
3 egun Bartzelonan, osasun-sektoreko erreferentziazko erakundeak bisitatzen
Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek ikasturteko bigarren Learning Journey egin dute eta balorazioa oso positiboa izan da
Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleek ikasturteko bigarren Learning Journey esperientzia izan dute. Urte hasieran Madrilera joan ziren eta oraingoan Bartzelona izan da aukeratutako helmuga
Masterreko irakasle taldeak antolatzen dituen ikasketa bidaiak dira Learning Journeyak, masterreko ikasleei osasun sektoreko enpresa eta erakunde erreferenteak bisitatzeko aukera ematen dietenak.
2025eko ekaineko Learning Journeyn, ikasleek honako hauek bisitatu ahal izan dituzte:
- Fenin: Gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena hobetzen duten osasun-produktuen fabrikatzaileak, inportatzaileak eta banatzaileak dira Osasun Teknologiako Enpresen Espainiako Federazioaren ordezkariak. Bisitan, Pilar Navarro ezagutu zuten, Fenineko berrikuntza-zuzendaria, eta Kataluniako osasun-produktuaren ekosistemaren berri eman zuen.
- Vall D’Hebron Ospitalea: Vall D’hebron ospitalea estatu mailan erreferentziazko ospitalea da. Bisitaldi honetan bloke kirurgikoa ezagutzeko aukera izan zuten ospitaleko koordinatzaile kirurgikoa den Laura Romero doktorearen eskutik. Bisita horretan, ebakuntzak egiteko teknologia robotikoa (Da Vinci robota) eta ebakuntza-gela hibridoetan erabiltzen den irudi medikoko teknologia ikusi ahal izan zituzten. Ondoren, laborategi klinikoak bisitatu zituzten Roser Ferrer doktore eta biokimika klinikoko zerbitzuburuaren eskutik. Laborategi automatizatu horietan analisi kliniko ugari egiten dira, eta Vall D’Hebron ospitaleko diagnostikoen %70ean erabakiak hartzen laguntzeko erabiltzen dira.
- Grifols: Grifols 1909an sortutako osasun sektoreko konpainia globala da, botika hemoderibatuetan eta transfusio medikuntzan liderra. Bisita honetan, Healtcare Solutionseko Grifols-eko lehendakariordeak enpresaren ibilbidea eta enpresak garatutako produktu nagusiak aurkeztu zizkien. Ondoren, ikasleek Grifols Diagnostic bisitatu zuten eta bertatik bertara ikusi zuten nola egiten diren gel-txartelak odol-taldea zehazteko. Azkenik, plasma zatikatzeko eta dosifikatzeko instalazioa bisitatu ahal izan zuten, eta han ikasi zituzten plasmaferesi-teknikaren oinarriak.
- Heecap: Learning journey honen azken egunean Heecap bisitatu zuten, garapen betean dagoen sektore biomedikoko start up bat. Bisitan, Laura Lizama CEO eta enpresaren fundatzaileetako batek aireztapen mekanikoa duten pazienteentzako estimulazio elektrikoaren sistema aurkeztu zien, zeinak arnasketa-errehabilitazioaren mundua irauli nahi duen.
Ikasketaz eta bizipen pertsonalez betetako hiru egun izan ziren, ikasleek etorkizunean bereziki gogoratuko dituztenak.
Eskerrik asko ateak ireki dizkiguzuen erakunde guztiei. Plazer bat izan da egiten duzuen lana ezagutzea.
Teknologia Biomedikoak Unibertsitate Masterra
Teknologia Biomedikoetako Unibertsitate Masterra Arrasateko campusean ematen da (90 ECTS; 1,5 urte) eta ikasleei aukera ematen die ikasketak eta prestakuntza duala uztartzeko (ordaindutako praktikak enpresan). Euskadin industria biomedikoa hazten ari denez, profil horren eskaria handitzen ari da, eta horrek etorkizun handiko ibilbide profesionala proiektatzen du.