Hiri Labs - Talks & Beers IV: Dirdira duen guzti hori Metaversoa al da?

Atzealdea

Hiri Labs - Talks & Beers IV: Dirdira duen guzti hori Metaversoa al da?

Jardunaldia

Hiri Labs - Talks & Beers IV: Dirdira duen guzti hori Metaversoa al da?

Mundu murgiltzaile eta interaktiboak ikus-entzunezkoetara eta enpresara eramatearen inguruko benetako 3 aitzidnari eta praktikanteren arteko elkarrizketa

2022·02·01

$titulo.getData()


Datorren ostegunean, otsailak 3, arratsaldeko 18:00etan, "Urban Labs - Talks & Beers" topaketaren laugarren edizioa ospatuko da, Mondragon Unibertsitateko Hiri Laborategiek antolatuta Bilbao AS Fabrik-en.

Oraingo honetan Metaversoa izango dute hzipide, "Dirdira duen guzti hori Metaversoa al da?" izenburupean.

Murgildutako munduak ikus-entzunezkoetara, hezkuntzara eta enpresara eramatearen inguruan hiru aitzindari eta praktikanteren arteko elkarrizketa izango da. Roberto Romero Pérez sarituaren hitzaldi magistrala izango da eta Diego Urruchi eta Jorge R. López Benito batuko zaizkio mahai inguruan.

Mark Zuckerbergek bere konapiniaren planei buruz egindako iragarpenaren eta Metaranzko izen-aldaketaren ondoren, "Metaverso" edo "Metaversos" kontzeptuaren inguruko hamaika albiste, argitalpen eta iritzi jasotzen ari gara, horietako batzuk ondo argudiatutakoa, beste asko oportunistak, egungo "hype" delakoak eramanak, eta beste batzuk, .com-en antzeko burbuila bat aurreikusten dutenak.

Laborategietan Metaversoaren gaurkotasunari buruz hitz egingo dugu, atzera begiratuko dugu ikasitakoaren inguruan hausnartzeko eta aurrera fenomeno horren ibllbide-orria marrazteko.

Saioa modu fisikoan eta online egingo da. Eman izena esteka honetan.