Mondragon Unibertsitateak eleaniztasuna sustatuko du HEZHI mugaz gaindiko proiektuaren bidez
Mondragon Unibertsitateak eleaniztasuna sustatuko du HEZHI mugaz gaindiko proiektuaren bidez
Mondragon Unibertsitateak eleaniztasuna sustatuko du HEZHI mugaz gaindiko proiektuaren bidez
HEZHIren helburu akademiko nagusia mugaz gaindiko hizkuntza-oztopoak gainditzea da, tokiko hizkuntzen irakaskuntza eta eleaniztasuna sustatuz.

HEZHI proiektua POCTEFA 2021-2027 programaren baitan identifikatutako Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren (AFOMEF) lehen deialdian hautatua izan da. FEDER funtsek finantzatutako ekimen hau "Herritarrengandik hurbilago dagoen Europa baterantz" helburu politikoaren pean kokatzen da, lurralde-kohesioa indartzeko asmoz. Euroeskualdeak koordinatuta eta administrazio publikoen zein unibertsitateen lankidetzarekin, HEZHIren helburu akademiko nagusia mugaz gaindiko hizkuntza-oztopoak gainditzea da, tokiko hizkuntzen irakaskuntza eta eleaniztasuna sustatuz.
Ikerketa eta transferentziaren ikuspegitik, proiektuak hezkuntza eleaniztunerako esparru teoriko-praktiko berritzailea eraikitzea du xede. Lan-ildo nagusien artean daude praktika inspiratzaileak identifikatzea, hezkuntzako profesionalen prestakuntza espezializatua garatzea eta baliabide pedagogiko partekatuak sortzea. Horrez gain, HEZHIk curriculumeko eta curriculumetik kanpoko trukaketak koordinatzeko plataforma digital bat diseinatuko du.
HEZHIren hedapena irakasleei, zuzendaritza-taldeei eta hezkuntza-eragileei zuzendutako topaketen bidez gauzatuko da, eleaniztasunaren erronka historiko eta pedagogikoei erantzun asmoz. Hiru lurraldeetako profesionalen arteko lankidetza-sareak sortuz, proiektuak irakasleen prestakuntzan bikaintasuna bilatzeaz gain, integrazio-dinamika egonkor bat sendotu nahi du, muga aukera-espazio bihurtuz ikaskuntza partekaturako eta pedagogia berrien garapenerako.
- Le projet HEZHI (EFA 158-04) a été cofinancé à 65 % par l’Union européenne à travers l’appel à projets AFOMEF POCTEFA du Programme Interreg VI-A Espagne-France-Andorre (POCTEFA 2021-2027). L’objectif du POCTEFA est de renforcer l’intégration économique et sociale de la zone frontalière Espagne-France-Andorre.
- HEZHI proiektua (EFA 158-04) Europar Batasunak batera finantzatu du –% 65– AFOMEF POCTEFA deialdiaren Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaz gaindiko eremuan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.
- El proyecto HEZHI (EFA158-04) ha sido cofinanciado –el 65%– por la Unión Europea a través de la convocatoria AFOMEF POCTEFA del Programa Interreg VI-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2021-2027). El objetivo de POCTEFA es reforzar la integración económica y social de la zona fronteriza España-Francia-Andorra.

