Zabali dago matrikulazioa Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulu berrian

Atzealdea

Zabali dago matrikulazioa Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulu berrian

kooperatibismoa

Zabali dago matrikulazioa Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulu berrian

Aurrez aurreko ikastaroa Hernaniko Orona-Ideon eskainiko da, urritik maiatzera.

2019·09·16

$titulo.getData()


Herrigintzako eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei dago zuzendua Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulua hala nola udalgintzako ordezkari politikoei, Foru Aldundietako ordezkari politikoei, udal teknikariei, aldundietako teknikariei, garapen agentzietako teknikariei, euskal alderdi politikoen ordezkariei eta euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariei.

 

Ikastaro honen helburua da euskal herrigintzan jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak ezagutu, ulertu eta garatzea, eta bide batez, hurrengo galdera hauek erantzutea: euskal herrigintzan ari den edo arituko den herritarrarentzat zein ezagutza da garrantzitsuena gaur egun? Eremu ezberdinetan herrigintzako lanean diharduenak balio publikoa eta herrigilea sor dezan behar dituen gaitasun, ezagutza eta gakoak zeintzuk dira egun? Nola ahaldundu daitezke sendoen herrigintzako subjektuak euren lana ahalik eta transformatzaileena eta eraginkorrena izan dadin?

 

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, 300 orduko iraupena izango du eta Hernaniko Orona-Ideon eskainiko da.

 

Edozein informaziorako: 

Andoni Eizagirre

aeizagirre@mondragon.edu

600 01 88 41