Herrietako energia trantsizio estrategiak ezagutu dituzte ingeniaritzako ikasleek
Herrietako energia trantsizio estrategiak ezagutu dituzte ingeniaritzako ikasleek
Herrietako energia trantsizio estrategiak ezagutu dituzte ingeniaritzako ikasleek
Zeraingo Energia Komunitateak eta Oiartzungo Udalak martxan ipinitako instalazioak bisitatu dituzte ingeniaritzako 4.mailako ikasleek

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzetako ikasleek 4.mailan 10 ibilbideren artean bat aukeratu behar izaten dute, eta horietako bat Energia Trantsizioaren inguruan da. Testuinguru honetan, gaian interesa duten ikasleek azken asteetan bi bisita tekniko egin dituzte non gertutik ikusi ahal izan duten udalerrietatik nola lantzen diren energia trantsizioaren erronkak eta aukerak. Zehazki, Oiartzungo udal eraikinetako instalazio elektrikoen kudeaketa eta Zeraingo energia komunitatearen funtzionamendua ezagutu dituzte.
Zerainen, energia berriztagarrien inguruan herritarren parte-hartzea bultzatzen duen komunitatearen bidez, ikasleek horrelako alternatibek trantsizio energetikoan duten garrantzia ezagutu ahal izan dute. Zeraingo Energia komunitateak bi instalazio fotovoltaiko kudeatzen ditu gaur egun, dagoeneko eraikita zeuden eraikinen teilatuetan ipinitakoak.
Oiartzunen berriz, ikasleek udalerriko azpiegitura elektrikoaren monitorizazio eta kontrol sistemak ezagutzeko aukera izan dute. Bisitan Oiartzungo Udalaren argiteria publikoa, udal eraikinak, kirol instalazioak eta ur sarearen kudeaketa energetikoa nola gauzatzen den ikusi dute. Teknologia digitalak eta energia-eraginkortasuneko estrategiak nola aplikatzen diren ikusi dute, eta horrek baliabideen optimizazioa eta kostuen murrizketa nola ahalbidetzen duen ulertzeko balio izan du.
Bisita hauei esker, energia trantsizioaren baitan herritarrek eta erakundeek bultzatutako egitasmo errealetara gerturatzeko aukera izan dute ikasleek. 4. Mailako ibilbidearen baitan, Energia Trantsizioaren inguruko gaiak lantzen dituzte, hala nola, energia berriztagarriak eta autokontsumoa, monitorizazio adimenduna, energia merkatua eta energia termikoa eraikinetan.
Mila esker Oiartzungo Udala eta Zeraingo Energia Komunitateko.


