Arrasateko Herribusak goizean goizeko ordutegi berria izango du Garaiako ikasleei zerbitzua eskaintzeko

Atzealdea

Arrasateko Herribusak goizean goizeko ordutegi berria izango du Garaiako ikasleei zerbitzua eskaintzeko

ORDUTEGIA

Arrasateko Herribusak goizean goizeko ordutegi berria izango du Garaiako ikasleei zerbitzua eskaintzeko

Irailetik aurrera aplikatuko da ordutegi berria eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Arrasateko Udalari egindako eskaeraren ondorioa izan da

2021·03·04

$titulo.getData()


Arrasateko udalak otsaileko plenoan erabaki zuen irailetik aurrera Arrasateko Herribusaren ordutegia egokitzea Mondragon Goi Eskola Politeknikoak egindako eskaerari erantzuna emanez. Goizeko lehen orduko klaseak 7:45ak inguru hasten dira eta orain arte Herribusaren zerbitzua 8:00tan hasten zenez zailtasunak zeuden garraio publikoaren bitartez Garaiako instalazioetara iristeko.

Udaleko plenoan onartu da 3.linea berria sortzea, linea azkar bat izango da Eroski – erdialdia - Udala plaza eta Garaia komunikatuko dituena. Linea honen goizeko lehenengo irteera 7:35etan izango da eta zuzenean Garaiara soilik irtengo da ikasleei zerbitzu berezia eskainiaz. Aurreikusita dago zerbitzu berri hau 2021eko abuztu edo irailean martxan jartzea.