Herri kirolak etxetik eta zuzeneko saioak (10.astea)

Atzera

Herri kirolak etxetik eta zuzeneko saioak (10.astea)

#etxeangeratzennaiz

Herri kirolak etxetik eta zuzeneko saioak (10.astea)

Parte hartu aurtengo herri kirolen topaketan eta irabazi afari bat!

2020·06·01

$titulo.getData()


Urtero, Arrasate errugby taldearekin elkarlanean herri kirolen topaketa antolatu izan dugu Arrasateko herriko plazan. Bizi dugun egoera berezi hau dela eta, aurten ez da herri kirolen topaketarik egongo herriko plazan, baina, ez gara ezer egin gabe geldituko!!

Osatu 5-6 pertsonako taldeak eta zuen etxeetatik aurtengo herri kirolen topaketa berezian parte hartu!! Taldekide bakoitzak modalitate bat eginez grabatu beharko du bere burua, eta, bukaeran, fotomuntaia bat sortu beharko duzue taldeko partaide guztiak sokatira egiten zaudetela irudikatzeko. Ikusi Kirol Zerbitzuko kideok egin duguna!

Talde parte-hartzaile guztien artean afari bat zozketatuko da.

Bestetik, gogoratzen dizuegu zuzeneko saioak  eskaintzen jarraitzen dugula. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira 11:00etatik 11:15era. ASte honetako saioak, Oinatz Agirrek (HUHEZIko kirol zerbitzua) gidatuko ditu. 

Hemen dituzue saio gidatu denak jarraitzeko esteka: meet.google.com/huf-dtiz-oze

Gogoratu aurreko saioak gure youtubeko kanalean ikusi ditzakezula