HCD Facility Tool. Pertsonengan oinarritutako diseinu-tresnak ezagutu eta esperimentatu

Atzealdea

HCD Facility Tool. Pertsonengan oinarritutako diseinu-tresnak ezagutu eta esperimentatu

JARDUNALDIA

HCD Facility Tool. Pertsonengan oinarritutako diseinu-tresnak ezagutu eta esperimentatu

Urriaren 28an, enpresei zuzendutako jardunaldi bat egingo da Arrasaten, eta bertan, erakundeen arazoak konpontzeko tresnak azalduko dira, tartean diren pertsonak Human Centered Design metodologiaren bueltan jarriz. Jardunaldi hau Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuko Europako Astearen baitan kokatzen da.

2022·09·26

$titulo.getData()


Jardunaldiaren deskribapena:

Pertsonak erdigunean dituen diseinua edota Human Centered Design (HCD) sormen prozesua da zeinak jotzen dituen pertsonak foku nagusitzat arazoak ebazteko unean, prozesuak hobetzean edota berritzean. Modu horretan, inplikatutako pertsonak (barnekoak eta kanpokoak) tartean sartuz, konponbideren bat bilatzeko beharrak ezagutu eta ulertzeko aukera ematen du. Horri esker erakundeek beren lehiakortasuna hobetzen dute eta berrikuntzarantz egiten dute aurrera.

Oro har, pertsonak eta haien beharrak ulertzeak onurak dakarzkie erakundeei:

  • Merkatuari dagokionez, esperientzia egokiagoak eskaintzen dizkie bezeroei, produktu erakargarriagoak, eta merkatuan porrot egiteko arriskua murrizten du.
  • Barne-mailan, prozesuak hobetzen laguntzen du, bai pertsonen eraginkortasuna hobetzeko, bai laneko gogobetetzea hobetzeko, eta, gainera, barne-komunikazioa hobetzen laguntzen du.

Gero eta enpresa gehiagok ezagutzen dituzte onura horiek, eta HCDa beren erakundeetan integratzea erabakitzen dute.

Urriaren 28ko jardunaldiaren helburuak:

Topaketaren helburua da pertsonengan oinarritutako 3 diseinu-tresna (HCD) ezagutzea eta esperimentatzea, zure erakundeko stakeholder-en beharrak hobeto ezagutzeko erabil ditzakezunak.

Ekitaldia zuzentzen zaie kudeatzaileei, negozio-arduradunei, sailetako arduradunei, teknikariei

Egitaraua

 

INSKRIPZIOA

Urriaren 28an, 9: 00etatik 12: 00etara Iturripe campusean (Loramendi kalea 4, Arrasate)

 

Jardunaldiaren aurkezpena, Daniel Justel, Mondragon Unibertsitatea

  • Ezagutu eta esperimentatu 1: Stakeholder map/agenteen mapa, Daniel Justel, Mondragon Unibertsitatea
  • Ezagutu eta esperimentatu 2: Maria Suberbiola, Mondragon Unibertsitatea

     Kafea

  • Ezagutu eta esperimentatu 3: Customer Journey Map, Maria Suberbiola, Mondragon Unibertsitatea
  • HCDk erakundeei egindako ekarpenak, Daniel Justel, Mondragon Unibertsitatea

Jardunaldi hau Euskalitek beste erakunde kolaboratzaile batzuekin batera antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuko Europako Astearen baitan kokatzen da.

Facility Tool HCD plataforma

HCD Facility Tool plataformak prozesu bat proposatzen du, erakundeetako sailetan antzemandako 169 arazo baino gehiago konpontzen laguntzen duena, UNE- EN ISO 9241-210: 2019 araua betez. Gainera, plataformak arazo bakoitza konpontzeko pertsonen (stakeholder) inplikazio-mailaren ebaluazioa eskaintzen du.