Web orri berria du Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak (HBZ)

Atzealdea

Web orri berria du Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak (HBZ)

HBZ

Web orri berria du Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak (HBZ)

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroaren (HBZ) helburua da askotariko zerbitzuak eskaintzea eraldaketa eta berrikuntza prozesuak gauzatzen laguntzeko eskolei, erakundeei eta, oro har, jendarteari.

2021·06·30

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortutako Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak (HBZ) web orri berria jarri du interneten, bertan bere aholkularitza eskaintza biltzeko:

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa da diziplina anitzeko gunea. Bere helburua da askotariko zerbitzuak eskaintzea eraldaketa eta berrikuntza prozesuak gauzatzen laguntzeko eskolei, erakundeei eta, oro har, jendarteari, gai izan gaitezen aurre egiteko XXI. mendeko hezkuntzak dituen erronkei.

 

 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HBZ bitartez, abian jarri duen aholkularitza eredu berriak modu sistematiko eta pertsonalizatuan erantzun nahi die, besteak beste, ikasteko era irakasteko modalitate eta behar berriei, hezitzaileen profil garapenari, digitalizazioaren erronka berriei eta erakundeetako berrikuntza-prozesu eta -proiektuei. 

 

Bost multzotan antolatuta eskaintzen ditu aholkularitza eta transferentzia zerbitzuak Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak:

  • Hizkuntza proiektua eta eleaniztasuna
  • Aniztasun kultural eta sozialaren kudeaketa.
  • Zientzia, teknologia eta digitalizazioa.
  • Hezkuntza berrikuntza alderdi metodologikoetan.
  • Zentro, etapa eta prozesuen berrikuntza.