Hackathon: Ekintzailetza eta Zilar Ekonomia

Atzealdea

Hackathon: Ekintzailetza eta Zilar Ekonomia

TOPAKETA

Hackathon: Ekintzailetza eta Zilar Ekonomia

24 orduz ikasle, profesional eta herritar seniorrek elkarrekin lan egingo dute, biztanleriaren zahartzearen arloan irtenbide berritzaile onenak aurkitzeko

2023·05·08

$titulo.getData()


Ekainaren 9tik 10era Bizkaiko ekintzailetzari eta zilar-ekonomiari buruzko Hackathona egingo da. Nagusi Intelligence Center (NIC), 42 Urduliz, Mondragon Unibertsitatea eta Bizkaia Talentek antolatutako topaketa Urdulizko Dorreko 11. solairuan egingo da, ostiraleko 15:00etatik larunbateko 18:00etara.

Euskadiko bi enpresa erreferentek (Kaiku eta Sener) beren erronka propioak planteatuko dituzte, ikasleek, profesionalek, ekintzaileek eta Silver kolektiboko pertsonek osatutako diziplina anitzeko taldeek elkarlanean irtenbideak bilatu ahal izateko.

Honako hauekin lotutako erronkak landuko dira:

  • Elikadura eta Ongizatea
  • Mugikortasun inklusiboa eta Teknologia

Izena ematea

 

Kaiku eta Senerreko ordezkariek euren erronkak aurkeztuko dituzte ostiral arratsaldean eta lehen orduetan zehar taldeek alternatiba eta konponbideetan pentsatzen hasi beharko dute. Jardunaldi osoan zehar ekintzailetzan adituak diren pertsonek, profesionalek eta Silver kolektiboaren erabiltzaileek mentoring funtzioa beteko dute taldeekin, horrela taldeek beren proposamena erakundearen beharretara ahalik eta gehien lerrokatu ahal izango dutelarik.

Horrez gain, parte hartzaile guztiek prestakuntza pilulak jasoko dituzte, erronkak ebazteko sormen prozesurako tresnak erabilgarriak izanik. Prestakuntza horren helburua sormena eta lantalde eraginkorra izateko beharrezko jarraibideak sustatzea izango da. Beste prestakuntza pilula batean, talde bakoitzaren pitch formatuko aurkezpenak izan behar dituen formatua, denbora eta irizpideak azalduko dira. Horrez gain, Silver Economy sektorearen nondik norakoak ezagutuko dira, Euskadin duen negozio bolumena eta baita zilar ekonomiaren esparruan garapen profesionalerako aukerak bisibilizatu ere.

NIC eta Bizkaiako Zilar Ekonomiaren programa ere aurkeztuko dira jardunaldian. Izan ere, programa honek zilar-ekonomian espezializatzeko masterra zati batean finantzatzeko aukera eskaintzen du (Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen master bat). Hachathonak berrikuntza irekia eta arazoen konponbide sortzailea sustatuko ditu ikuspegi ludiko baten bidez, eta parte-hartzaileen trebetasun bigunak ere indartuko dira enpresetako erronketarako soluzio sortzailea lortzeko.

Ekintzailetza eta Zilarrezko Ekonomiako Hackathonen antolakuntzak catering bat eskainiko du ekitaldiak irauten duen bitartean, baita talde lana egiteko beharrezko materiala ere (papergintza, ordenagailuak etab barne).

Hachathonaren amaieran sari banaketa egongo da eta guztira 4.000 € banatuko dira sarietan. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke, besteak beste, bertan jasotzen da Ebaluazio Batzordearen eraketa, ebaluaketa irizpideak etab.

Apustu estrategikoa

Zilarrezko ekonomiak adineko pertsonek egindako eta eskatutako jardueren eragin ekonomiko eta sozialetik eratorritako aukera guztiak biltzen ditu.

Bizkaiak zahartzearen erronka lurraldearentzako aukera bihurtzearen aldeko apustua egiten du, Nagusi Intelligence Center (NIC) proiektuaren bidez. Zentroa lankidetza publiko-pribaturako gunea da eta adinekoen beharrei erantzuten die haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Izena ematea

 

Antolatzaileak:

Parte hartzaileak: